Emakumearen emantzipazioa
From Wikipedia, the free encyclopedia
Emakumearen emantzipazioa (edo emakumeen askapena) historiografiak, soziologiak, antropologiak eta beste gizarte-zientzia batzuek erabiltzen duten kontzeptu bat da, zeinen bidez izendatzen baita emakumeek legeetan, politikan, lanaren munduan, gizartean, familian eta pertsona mailan ere tradizionalki ukatua izan duten berdintasuna aldarrikatzeko eta, hainbat kasutan, lortzeko prozesu historikoa, patriarkatuak emakumeak izateagatik haien gainean ezarritako zapalkuntzatik askatzeko helburua izan duena eta oraindik ere baduena.
Emakumeari begiratzen dioten ikerketek āgenero-ikasketakā izena dute, ingelesezko gender studies delakoaren bidetik.[1]