Elkarzut
Bi plano edo lerro zuzenez nahiz gehiagoz mintzatuz, elkarrekin angelu zuzena egiten dutenak / From Wikipedia, the free encyclopedia
Elkarzutak bi plano edo lerro zuzenez nahiz gehiagoz mintzatuz, elkarrekin angelu zuzena (90° edo π/2 radian) egiten dutenak dira,[1] lerro biren arteko harreman horri elkarzutasun deritzo,[2] geometria eta trigonometrian ikasten den oinarrizko propietate bat dena. Harreman hau elkarzutasun sinboloarekin, ⟂, adierazten da grafikoki.
- Artikulu hau beste lerro batekin angelu zuzena egiten duen lerroari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Zut (argipena)».
Era berean, zut esaten zaio beste lerro edo plano batekin angelu zuzena egiten duen lerroari,[3] eta biei elkarzutak direla, hau da, bata bestearekiko zutak.[4]
Elkarzutasuna ortogonaltasunaren (kontzeptu matematiko orokorragoa) adibide berezia da. Elkarzutasuna objektu geometriko klasikoen ortogonaltasuna da, hain zuzen. Hau dela eta, matematika aurreratuetan, "elkarzut" hitzaren bidez ortogonaltasun geometrikoaren baldintza konplikatuagoak deskribatzen dira, gainazal baten eta bere bektore normalaren artean dagoena, besteak beste.