![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/9/9f/Otsy.jpg/640px-Otsy.jpg&w=640&q=50)
Elizako Gurasoak
From Wikipedia, the free encyclopedia
Elizako Gurasoak edo Eliz Gurasoak[1], Eliza kristauak, bere idazleen artean, tradizio kristauaren emaile fidagarritzat onartu dituen idazleak dira. Eliza Katolikoak hiru betekizun eskatzen ditu idazle bat Gurasotzat hartu ahal izateko: antzinatasuna, santutasuna eta ortodoxia.
![Thumb image](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/9/9f/Otsy.jpg/320px-Otsy.jpg)
Latinoen artean, antzinatasunak San Gregorioren garaia du muga (604. urtean hila); grekoen artean, ordea, San Joan Damaskokoaren garaia (749. urtean hila). Beste bi arrazoiengatik ez dira Elizako Guraso Tertuliano, Klemente Alexandriakoa eta Origenes. Hauek dira Elizaren Guraso aipagarrienak: Anbrosio Milangoa, Atanasio, Agustin, Basilio Zesareakoa, Efren, Gregorio I.a, Gregorio Nazianzokoa, Gregorio Nisakoa, Hilario Poitierskoa, Ireneo, Isidoro Sevillakoa, Joan Casiano, Joan Krisostomo, Joan Damaskokoa, Jeronimo, Zipriano eta Zirilo Alexandriakoa; santuak dira guztiak.