amerikar politikaria From Wikipedia, the free encyclopedia
Elizabeth Ann Warren (Elizabeth Herring bezala jaioa; Oklahoma City, 1949ko ekainaren 22a) politikari estatubatuarra da eta zuzenbidean eta politikan espezializatutako akademikoa da. 2013ko urtarrilaren 3tik Alderdi Demokrataren senataria da Estatu Batuetako Senatuan, Massachusettsetik. 20 urte baino gehiagoz zuzenbide irakaslea izan da Harvard unibertsitatean. 2015ean analista politikoek Estatu Batuetako zentro-ezkerreko itzal handien duen lider politikoa kontsideratu zuten, Barack Obama eta Hillary Clintonekin batera. 2008ko krisiaren hurrengo urteetan desberdintasun ekonomikoari, Wall Streeten gehiegikeriari eta klase ertainaren gainbeherari buruzko diskurtsoa eraikitzea lortu zuen. 2018ko abenduan Estatu Batuetako 2020ko hauteskunde presidentzialetarako hautagaitza aurkeztu zuen. [1]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.