alemaniar hizkuntzalaria, idazlea, itzultzailea eta hezitzailea From Wikipedia, the free encyclopedia
Elise Reimaruss (jaiotzaz Margaretha Elisabeth Reimarus; Hanburgo, 1735eko urtarrilaren 22a – ibidem, 1805eko irailaren 2a) alemaniar hizkuntzalaria, idazlea, itzultzailea eta hezitzailea izan zen, aretoetako anfitrioi ezaguna.[1][2][3][4][5]
Elise Reimarus | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Hanburgo, 1735eko urtarrilaren 22a |
Herrialdea | Alemania |
Heriotza | Hanburgo, 1805eko irailaren 4a (70 urte) |
Familia | |
Aita | Hermann Samuel Reimarus |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | alemana frantsesa ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | hizkuntzalaria, salonnièrea, itzultzailea eta idazlea |
Ama Johanna Friederike (Joanna von Puttkamer jaioa) izan zen eta aita Hermann Samuel Reimarus. Johann Albert Heinrich Reimarus neba zen. Elise Reimarus Hamburgoko emakumerik jakintsuenetako bat bezala ezagutzen zen eta bere garaiko intelektual garrantzitsuekin gutun bidezko korrespondentzia zuen, besteak beste, Moses Mendelssohn, Gotthold Ephraim Lessing, Friedrich Heinrich Jacobi,edo Carl Leonhard Reinhold. Caroline Rudolphini hezitzailearen lagun pertsonala ere bazen.
Ingeleseko eta frantseseko itzulpenak argitaratu zituen Reimarusek, hainbat lan originalez gain.Voltaireren Zaïre eta Graffignyren Cénie itzuli zituen alemanera. Bere jatorrizko lanen artean elkarrizketa didaktikoak nabarmentzen dira, umeei zuzenduak. Gainera, bere eskuz idatzitako poemak lagunen artean banatzen zituen. Bere nortasuna anonimotasunean ezkutatzen zuen, inizialekin edo izengoitiekin. Teoria politikoari buruz ere idatzi zuen, eta tolerantzia erlijiosoa sustatzen zuen.
Reimarusen familiaren literatur aretoa Erromantizismo Alemanaren garaian artistak, idazleak, politikariak eta intelektualak sarritan joaten ziren aretoen aitzindarietako bat izan zen. Ezkontzeko proposamen ugari jaso zituen arren, ez zen inoiz ezkondu.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.