Elide
From Wikipedia, the free encyclopedia
Elide[1] (grezieraz: Ήλιδα, Ilida; antzinako grezieraz: Ήλις, Ễlis, dorieraz: Άλις Ãlis) Peloponeson zegoen polis eta inguruko eskualdea izan zen, Arkadiaren mendebaldean zegoena. Peneo ibaiaren ezkerraldean zegoen. Elideko akropolisek grezieraz Kalokaspoi zuen izena eta veneziarrek Belvedere izena eman zioten. Egungo Paleopolis da.
- Artikulu hau antzinako eskualdeari buruzkoa da; egungo unitate erregionala gaitzat duena beste hau da: «Elide (unitate erregionala)»
Doriarren eskualdea inbaditu zutenean, Elide Oxilo eta bere etoliarren eskuetan geratu zen. Hauek Kaloskopi izeneko akropolisetan bere egoitza ezarri zuten eta baita hiria gotortu ere.