Elia Viviani
txirrindulari italiarra / From Wikipedia, the free encyclopedia
Elia Viviani (Isola della Scala, Verona, Italia, 1989ko otsailaren 7a) txirrindularitzan lehiatzen den atleta italiarra da, pistako Puntuaketa, Madison eta Omnium modalitateetan espezialista da; errepideko probetan ere aritzen da INEOS Grenadiers taldean 2022az geroztik. 2016ko Rio de Janeiroko omnium ekitaldian, txapeldun olinpikoa da[1].
Udako hiru Olinpiar Jokotan hartu zuen parte bi domina lortuz, urrezkoa Rio de Janeiro 2016an eta brontzea Tokio 2020an, biak omnium proban eta Londres 2012koan seigarren postua proba berean[1].
2011 eta 2021 urteen artean, bost domina irabazi zituen Pistako Txirrindularitzako Mundu Txapelketan, eta 2008 eta 2019 urteen artean, hamabi domina irabazi zituen Europako Pistako Txirrindularitza Txapelketan[1].
Errepidean, bost etapa irabazi zituen Italiako Giroan, bat 2015ean[2] eta lau 2018an[3]; hiru etapa irabazi zituen 2018ko Espainiako Vueltan[4], eta etapa bat, 2019ko Tourrean (Frantzia)[5]. Horrez gain, Europako Errepideko Txirrindularitza Txapelketan, bi domina irabazi zituen: urrezkoa 2019an eta zilarra 2017an, biak gizonezkoen errepide proban[6].