![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/a/a8/Tieck%252C_Elektra%252C_1824.jpg/640px-Tieck%252C_Elektra%252C_1824.jpg&w=640&q=50)
Elektra (mitologia)
From Wikipedia, the free encyclopedia
Greziar mitologian, Elektra[1] (antzinako grezieraz: Ἠλέκτρα, Êléktra) Agamemnonen eta Klitemnestraren alaba, eta Orestesen, Ifigeniaren eta Krisotemisen arreba zen. Iliadan, Laodice bezala aipatzen da.[2]
![Thumb image](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/0/07/1869_Frederic_Leighton_-_Electra_at_the_Tomb_of_Agamemnon.jpg/640px-1869_Frederic_Leighton_-_Electra_at_the_Tomb_of_Agamemnon.jpg)
Datu azkarrak Ezaugarriak, Sexua ...
Elektra (mitologia) | |
---|---|
Orestes and Electra (en) ![]() | |
![]() | |
Ezaugarriak | |
Sexua | emakumezkoa |
Baliokideak | Laodice (en) ![]() |
Familia | |
Aita | Agamemnon |
Ama | Klitemnestra |
Ezkontidea(k) | Pylades (en) ![]() |
Seme-alabak | Medon (en) ![]() ![]() |
Anai-arrebak | Krisotemis, Orestes eta Ifigenia |
Itxi
Elektrak gurasoenganako maitasuna eta justiziazko mendekua irudikatzen ditu. Hala, Elektra konplexua izendatuz.[3]
Eskilok, Sofoklesek eta Euripidesek pertsonaia horren inguruan antzerti-lanak idatzi zituzten. Idazle modernoen artean ere lekua izan du: Prosper Jolyot de Crébillon (1708) eta Jean Giraudoux (1937) frantsesek, Benito Pérez Galdós espainiarrak (1901), Hugo von Hofmannsthal austriarrak (1905), Marguerite Yourcenar frantsesak (1954) eta Eugene O'Neill estatubatuarrak (1932), bestak beste, erabili zuten beren lanetan.