Lope Agirreren alaba From Wikipedia, the free encyclopedia
Elbira Agirre (gaztelaniaz: Elvira de Aguirre) (?-1546 – Barquisimeto (egungo Venezuela), 1561eko urriaren 27a) Lope Agirreren alaba zen eta, aitarekin batera, Pedro Urtsuaren espedizioan hartu zuen parte. Aitak berak hil zuen "bilauen koltxoia" ez izateko.[1]
Elbira Agirre | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Elvira de Aguirre |
Jaiotza | Amerika, 1546 |
Lehen hizkuntza | gaztelania |
Heriotza | Barquisimeto, 1561eko urriaren 27a (14/15 urte) |
Hobiratze lekua | Barquisimeto |
Heriotza modua | giza hilketa |
Familia | |
Aita | Lope Agirre |
Jarduerak |
Elbiraren biografian hutsune handiak daude. Dirudienez, neska mestizoa zen. Egile batzuen ustez ñusta inka baten alaba zen, hau da, printsesa inka batena.[2] El Dorado aurkitzeko espedizioan bi haur-hezitzaile izan zituen; La Torralba izengoitikoa eta Maria Arriola.[3] Neska honen irudia asko idealizatu da; egile desberdinen arabera, neska ederra zen eta, agian, bere aitaren idazkaria zen Pedrarias de Almestorekin maiteminduta zegoen. Dirudienez, aitak asko maite zuen eta alaba zen haren amorru bizia geldi arazteko bakarrenetariko bat. Loperen matxinadak porrot egin zuenean eta haren gizonen traizioaren jabe egin zenean, nahiago izan zuen bere eskuz sastakadez hiltzea, haren sufrikarioa eta bortxaketa sahiesteko. Neskaren gorpua Barquisimetoren elizan lurperatua izan zen. Neska hil ondoren Lope Agirre tiroz hil egin zuten.[4][5]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.