2022an El Salvadorren hasitako gudua From Wikipedia, the free encyclopedia
El Salvadorko maren aurkako guda[3] (zenbait hedabidek sarritan El Salvadorko terrorismoaren aurkako guda[4] izendapenaz adierazia) 2022ko martxoan hasi zen guda bat izan zen, El Salvadorko gobernuaren eta herrialde hartan finkatutako maren artekoa. Gudari 2022ko martxoaren 25 eta 27 arteko hilketek eman zioten hasiera. Egun haietan 88 salvadortar hil zituzten eta herrialde hartako gobernuak Mara Salvatrucha mara (gaztelaniaz pandilla ere deitua, "gaizkile-taldea" itzul daitekeena) egin zuen hilketen arduradun.[5] Hala ere, 2019. urtetik gobernuak marek menpean zituzten lurraldeak berreskuratzeko plana abian jarria zuen.[6]
El Salvadorko maren aurkako guda | |||
---|---|---|---|
Data | 2022ko martxoaren 27a – gaur arte | ||
Lekua | El Salvador | ||
Emaitza | Abian | ||
Gudulariak | |||
| |||
Buruzagiak | |||
| |||
Indarra | |||
| |||
Galerak | |||
|
Guda hasi eta urtebete ingurura, 2013ko otsailaren 22an, 64.512 pertsona atxilotu ziren marekin harremanak izatea leporatuta[7] eta 90 pertsona inguru hil ziren gobernuaren zenbakien arabera. Bestelako iturriek zifra hori 100dik gora ipintzen dute.[8]
Salvadortar gehienen artean ongi jasoa izan da gobernuak hasitako guda, kaleetako segurtasuna areagotu dela esaten dute gehienek. Hala ere, nazioartean badira ahots kritikoagoak, giza eskubideen urraketak salatu dituztenak, tartean AEBetako gobernua. El Salvadorko gobernuak behin eta berriz esan du guda honi esker kale segurtasuna nabarmen areagotu dela eta datuak eman ere bai: 2021ean hilketa kopurua 1.147koa izatetik 2022an 496koa izatera igaro zela adierazi zuen.[9]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.