![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/9/98/Coci%25C3%25B1a_de_ferro%252C_A_Estrada%252C_Galiza.jpg/640px-Coci%25C3%25B1a_de_ferro%252C_A_Estrada%252C_Galiza.jpg&w=640&q=50)
Ekonomika
From Wikipedia, the free encyclopedia
Ekonomika[1] —furnegoa, sukalde ekonomikoa edo txapa ere deitua— bereziki XX. mendearen erdialdean janariak kozinatzeko erabiltzen zen burdinazko gailu bat da, erregaitzat egurra eta ikatza erabiltzen duena. Gainalde lauan, hainbat diametrotako disko mugikorrak ditu, eta horien azpian egurra edo ikatza erretzeko lekua dago; diskoak altxatuz agerian geratzen den sutokira botatzen da erregaia zuzenean, edo aurrealdeko atetxo bat irekita. Aurreko aldean, gainera, labea eta ura berotzeko ontzia ere izaten du.
![]() |
Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
![Thumb image](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/9/98/Coci%C3%B1a_de_ferro%2C_A_Estrada%2C_Galiza.jpg/640px-Coci%C3%B1a_de_ferro%2C_A_Estrada%2C_Galiza.jpg)