![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/a/ab/MedicalSonographicScanner.jpg/640px-MedicalSonographicScanner.jpg&w=640&q=50)
Ekografia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Ekografia gorputz-atalak ultrasoinu bidez aztertzean oinarritzen den teknika da, bai eta teknika horren bidez lortutako irudia ere.
![Thumb image](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/a/ab/MedicalSonographicScanner.jpg/640px-MedicalSonographicScanner.jpg)
Ultrasoinuak jaurtitzen zaizkio aztertu nahi den gorputz-atalari; ultrasoinuk gorputza jo ondoren, uhin horien oihartzuna itzultzen da. Oihartzun horiek uhinek jo duten gorputz-atalaren egituren eta organoen araberakoak dira. Uhinak osziloskopio batean jasotzen eta adierazten dira.
Diagnosian gaur egun gehien erabiltzen den azterketa-mota da, ez baitu inolako kalterik sortzen gorputzean.