Ekialde Hurbileko Frontea Lehen Mundu Gerran
From Wikipedia, the free encyclopedia
Lehen Mundu Gerrako Ekialde Hurbileko Fronteak 1914ko urriaren 29tik 1918ko urriaren 30era bitartean izan zituen ekintzak. Borrokalariak izan ziren: alde batetik, Otomandar Inperioa (kurduak eta arabiar tribu batzuk barne) beste Potentzia Zentralen laguntzarekin, eta, bestetik, britainiarrak (juduen, greziarren, asiriarren eta arabiar gehienen laguntzarekin), errusiarrak (armeniarren laguntzarekin) eta, botere aliatuen artean, frantsesak. Bost kanpaina nagusi izan ziren: Sinai eta Palestinako Kanpaina; Mesopotamiako Kanpaina; Kaukasoko Kanpaina, Persiako Kanpaina, eta Dardaneloetako Kanpaina. Afrikako iparraldean eta Arabian ere (arabiar matxinada), hainbat kanpaina txiki izan ziren. Bi aldeek tokiko indar asimetrikoak erabili zituzten eskualdean.
Ekialde Hurbileko Frontea Lehen Mundu Gerran | |
---|---|
Ekialde Hurbileko Frontea | |
Data | 1914ko urriaren 24tik - 1918ko urriaren 30 arte |
Lekua | Ekialde Hurbila |
Emaitza | Aliatuen garaipena |
Lekuan, errusiarren parte-hartzea Erzincan-go Armistizioaren ondorioz amaitu zen (1917ko abenduaren 5a), eta, horren ostean, Errusiako gobernu iraultzaileak gerratik alde egin zuen Brest-Litovskeko Itunean erabakitakoaren mende (1918ko martxoaren 3an). Armeniarrek parte hartu zuten Trabizondako Bake Konferentzian (1918ko martxoaren 14an), Batumiko Itunaren ondorioz, 1918ko ekainaren 4an. Otomandarrek, 1918ko urriaren 30ean, Mudroseko Armistizioa onartu zuten aliatuekin, eta, 1920ko abuztuaren 10ean (Turkiako Errepublikaren mende jada), Sèvresko Ituna sinatu zuten, eta, geroago, 1923ko uztailaren 24an, Lausanako Ituna.