Ekenäs Uhartedia Parke Nazionala
From Wikipedia, the free encyclopedia
Ekenäs Uhartedia Parke Nazionala (finlandieraz: Tammisaaren saariston kansallispuisto; suedieraz: Ekenäs skärgårds nationalpark) Nilandiako parke nazional bat da. Raseborg udalerrian dago eta azaleraren %90a itsasoa da; gainontzekoa, Älgö, Fladalandet, Modermagan eta Jussarö bezalako uharte txikiek osatzen dute. Europako Babestutako Inguruneen Diploma irabazi duen Finlandiako bi parke nazionaletako bat da [1].
Ekenäs Uhartedia Parke Nazionala | |
---|---|
Kokalekua | Ekialdeko Finlandia, Finlandia |
Koordenatuak | 59°49′22″N 23°27′15″E |
Azalera | 52 |
Sorrera | 1989 |
Bisitari-kopurua | 23.000 bisitari (2005) |
Arduraduna | Metsähallitus |
Webgunea | http://www.outdoors.fi/page.asp?Section=5353 Webgune ofiziala (Ingelesez) |
Gaur egun ez da inor bizi uharteetan, nahiz eta XX. mende hasieran bai: Jussarö uhartean burdin-meatzean lan egiten zuten meatzariak bizi ziren eta Älgö uhartean aldiz, arrantza lanbidez zuten familia pare bat. Burdin-meatzea XIX. mende hasieratik XX. mende erdi arte irekia egon zen eta erabat aldatu zuten Jussarö uhartearen ekialdea. II. Mundu Gerrak ere aztarna utzi zuen uhartedian; esaterako, Modermagan uhartean Jarraipenaren Gerrako babesleku bat dago.
Ekenäs hitzak Haritz uhartea esan nahi du eta bisitarien gunea izen bera duen herrian dago.