Edward Tyson (1650 1708ko abuztuaren 1a) anatomia konparatiboaren sortzaile izateagatik ezaguna den britainiar sendagile eta jakintzaria izan zen.

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Edward Tyson
Thumb
Bizitza
JaiotzaClevedon eta Bristol, 1651ko urtarrilaren 20a
Herrialdea Kolonbia
Heriotza1708ko abuztuaren 1a (57 urte)
Hezkuntza
HeziketaOxfordeko Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerakzoologoa eta anatomista
Jasotako sariak
KidetzaRoyal Society
Itxi
Thumb
Tyson-en marrazkiak orangutan eta txinpantze baten arteko anatomia alderatuz.

Oxford-eko unibertsitatean egin zituen lehen ikasketak (bachelor of arts) 1670 arte eta doktoretza-tesia (MD) 1677an eskuratu zuen Cambridgeko unibertsitatean. 1684ean Londresko Bethlem Ospitaleko sendagile eta buru izendatu zuten, Erresuma Batuko lehen ospitale psikiatrikoa. 1679an Royal Society-ko kide izendatu zuten.

1680an fozenidoak ugaztunak zirela argitu zuen eta 1698an txinpantze baten disekzioaren ostean Orang-Outang, sive Homo Sylvestris: or, the Anatomy of a Pygmie Compared with that of a Monkey, an Ape, and a Man argitaratu zuen. Bertan txinpantzeek gizakiekin tximuekin baino antza handiagoa zutela ondorioztatu zuen, bereziki burmuinen anatomia aztertzerakoan.

Kanpo estekak

Wikiwand in your browser!

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.

Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.