Edward Heath
From Wikipedia, the free encyclopedia
Sir Edward Richard George Heath (Broadstairs, Kent, 1916ko uztailaren 9a - Salisbury, Wiltshire, 2005eko uztailaren 17a) britainiar politikaria izan zen, Alderdi Kontserbadoreko kidea. Macmillanen gobernuan Laneko ministro izan zen (1959-1960). Bruselarekin negoziatzeko ardura izan zuen 1961ean. Kontserbadoreen buru zela, bere alderdiak hauteskundeak irabazi zituen (1970eko ekaina) eta Heath lehen ministro jarri zen. Oztopo askori aurre egin behar izan zien: grebak, finantza-gorabeherak, Ulsterreko Gerra. Hura agintean zela sartu zen Britainia Handia EEEn (Europako Ekonomia Erkidegoan), 1972ko otsailean. Ekonomiaren krisiak eta meatzarien greba gogorrek beharturik, aldez aurreko hauteskunde-deia egin behar izan zuen (1974ko martxoa). Erabateko gehiengoa lortu ez zuenez, dimisioa aurkeztu zuen. Urtebete geroago, Alderdi barneko hauteskundeetan Margaret Thatcher nagusitu zitzaion, eta kontserbadoreen buruzagitza utzi behar izan zuen.