From Wikipedia, the free encyclopedia
Edvard Hagerup Grieg (Bergen, Norvegia, 1843ko ekainaren 15a - 1907ko irailaren 4a) musikagilea eta musikaria izan zen. Grieg hartu ohi da Norvegiako nazio-musikaren sortzailetzat.
Edvard Grieg | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Edvard Hagerup Grieg |
Jaiotza | Bergen, 1843ko ekainaren 15a |
Herrialdea | Norvegia |
Lehen hizkuntza | norvegiera |
Heriotza | Bergen, 1907ko irailaren 4a (64 urte) |
Hobiratze lekua | Troldhaugen (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: tuberkulosia |
Familia | |
Ama | Gesine Hagerup |
Ezkontidea(k) | Nina Grieg (en) (1867ko ekainaren 11 - ezezaguna) |
Haurrideak | |
Hezkuntza | |
Heziketa | University of Music and Theatre Leipzig (en) Tanks Upper Secondary School (en) |
Hizkuntzak | norvegiera |
Irakaslea(k) | Carl Reinecke |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea eta piano-jotzailea |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | |
Genero artistikoa | musika klasikoa sardana |
Musika instrumentua | pianoa |
| |
Leipzigen egin zituen ikasketak; haien ondorioz Alemaniako musika erromantikoarekiko etsaigoa sortu zitzaion. Bestalde, R. Nordraak musikariak Norvegiako herri-doinuekiko zaletasuna sortu zion. Handik aurrera, bere aberriko gizakiengan, izadian eta folklorean bilatu zuen iturburua. Liszt eta Wagner maisutzat hartu zituen, eta H. Ibsen eta B. Bjørnsonekin lan egin zuen. Pianista eta orkestra-zuzendari izan zen, eta Europa guztian zehar interpretatu zituen bere obrak.
Haren lan aipagarrienetakoak dira Pieza lirikoak pianorako (1867-1901); Norvegiako dantzak; ganbera-musika (Sonatak, biolin eta biolontxelorako; Harirako kuartetoa); musika sinfonikoa (Udazkenean, obertura orkestrarako); antzerkirako musika (Ibsenen Peer Gynt, 1875; Bjørsonen Sigurd Jorsalfar), eta 125 lieder pianoz eta orkestraz lagundurik abesteko (1864-1898).
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Edvard Grieg |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.