From Wikipedia, the free encyclopedia
Eduardo V.a Ingalaterrakoa (Westminster, Ingalaterra, 1470eko azaroaren 4a – Londresko dorrea, ziurrenik 1483) 1483ko apirilaren 9tik ekainaren 26ra (78 egun) Ingalaterrako erregea izan zen.
Eduardo V.a Ingalaterrakoa | |||||
---|---|---|---|---|---|
1483ko apirilaren 9a - 1483ko ekainaren 26a ← Eduardo IV.a Ingalaterrakoa - Rikardo III.a Ingalaterrakoa →
1483ko apirilaren 9a - 1483ko ekainaren 26a | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Westminster abadia, 1470eko azaroaren 2a | ||||
Herrialdea | Ingalaterrako Erresuma | ||||
Bizilekua | Ludlow gaztelua | ||||
Heriotza | Londresko dorrea, 1483 (12/13 urte) | ||||
Hobiratze lekua | Westminster abadia | ||||
Heriotza modua | giza hilketa | ||||
Familia | |||||
Aita | Eduardo IV.a Ingalaterrakoa | ||||
Ama | Elisabet Woodville | ||||
Haurrideak | ikusi
| ||||
Leinua | York etxea | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | politikaria | ||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Erlijioa | katolizismoa | ||||
Eduardo IV.aren semea izan zen. 1483ko apirilaren 9an, aita hil zelarik, Ingalaterrako errege bihurtu zen. Artean 12 urte besterik ez zuenez gero, osaba Rikardo, Gloucesterko dukearen babespean gelditu zen. Rikardo Gloucesterkoak, ordea, errege izateko irrika zuen, eta bai Eduardo, bai honen anaia Rikardo Shrewsburykoa (9 urtekoa), sasikotzat jo eta Londresko dorrean preso sarrarazi zituen[1]. Harrezkero, bi anaiak ez ziren gehiago jendaurrean agertu, eta 1483ko udan hil zituztela uste da[2].
Gaur egun arte, Rikardo III.a heriotz horien errudun jo izan da. Thomas Moreren arabera, James Tyrellek hil zituen bi umeak erregearen aginduz. Bertsio honetan oinarritu zen William Shakespeare Richard III antzerki lana (1592) idazteko. Hala ere, Rikardo III.aren ardurari eta gertaera horiei buruzko eztabaida bizia dago[2].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.