Eduardo Txillida
euskal herritar eskultorea / From Wikipedia, the free encyclopedia
Eduardo Txillida Juantegi,[1] nazioartean Chillida erdal grafiaz ezagunagoa,[2] (Donostia, Gipuzkoa, 1924ko urtarrilaren 10a - ib., 2002ko abuztuaren 19a) eskultorea izan zen, eta euskal herritar eskultore famatuena dugu orain ere. Haren lan ezagunenetariko bat Donostian dagoen Haizearen orrazia da. Txillidaren lanak dira, orobat, Gipuzkoa Donostia Kutxaren, Euskal Herriko Unibertsitatearen eta Udako Euskal Unibertsitatearen logotipoak, besteak beste.
Datu azkarrak Bizitza, Jaiotzako izen-deiturak ...
Eduardo Txillida | |||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Bizitza | |||||||||||||||||||||||
Jaiotzako izen-deiturak | Eduardo Chillida Juantegui | ||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Donostia, 1924ko urtarrilaren 10a | ||||||||||||||||||||||
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria | ||||||||||||||||||||||
Heriotza | Donostia, 2002ko abuztuaren 19a (78 urte) | ||||||||||||||||||||||
Heriotza modua | berezko heriotza: Alzheimerra | ||||||||||||||||||||||
Familia | |||||||||||||||||||||||
Aita | Pedro Chillida | ||||||||||||||||||||||
Seme-alabak | |||||||||||||||||||||||
Anai-arrebak | ikusi
| ||||||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||
Heziketa | Madrilgo Complutense Unibertsitatea Madrilgo Arkitektura Goi Eskola Teknikoa Madrilgo Unibertsitate Politeknikoa Círculo de Bellas Artes | ||||||||||||||||||||||
Hizkuntzak | gaztelania euskara | ||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||
Jarduerak | eskultorea, ilustratzailea, artista bisuala, artista grafikoa, marrazkilaria eta futbolaria | ||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||
Parte-hartzailea
| |||||||||||||||||||||||
Posizio edo espezialitatea | futbol atezaina | ||||||||||||||||||||||
Lan nabarmenak | ikusi
| ||||||||||||||||||||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||||||||||||||||||||
Kidetza | Royal Academy of Arts Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Bavariako Arte Ederren Akademka Ameriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia | ||||||||||||||||||||||
Mugimendua | arte abstraktua | ||||||||||||||||||||||
Izengoitia(k) | Chillida Juantegui, Eduardo | ||||||||||||||||||||||
Genero artistikoa | arte abstraktua | ||||||||||||||||||||||
Itxi
2000. urtean, Hernanin, Chillida-Leku museoa eraiki zen. Kanarietako Fuerteventura uharteko Tindaya mendian proiektaturiko lan eztabaidatsu eta erraldoia egin gabe gelditu zen gipuzkoar artista hiltzean. Alzheimerrak jota, bere azken urteetan Txubillon familiak zuen etxean bizi izan zen.