![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/6/69/Oedipus.jpg/640px-Oedipus.jpg&w=640&q=50)
Edipo errege
From Wikipedia, the free encyclopedia
Edipo errege (antzinako grezieraz: Oι̉δίπoυς τύραννoς, Oidipous Tyrannos; latinez: Oedipus Rex) Sofoklesen tragedia greziar bat da. Data zehatzik ez badago ere, iduri du k.a. 430. urtearen ondotik idatzi zuela, eta k.a. 429.an antzeztu zela. Berez, Ediporekin loturiko hiru lan daude —Tebasko antzerki-lanak deiturikoak—: Edipo errege, Edipo Kolonon eta Antigona. Aztergai dugun lana da, hain zuzen, idatzi zuen lehena.
Datu azkarrak Edipo errege, Jatorria ...
Edipo errege | |
---|---|
![]() | |
Jatorria | |
Egilea(k) | Sofokles |
Estreinaldi-data | Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "k" |
Izenburua | Οἰδίπους Τύραννος |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | Tragedia greziarra |
Hizkuntza | antzinako greziera |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Tebas |
![]() ![]() |
Itxi
Lana hasi orduko, Edipo Tebasko errege da