From Wikipedia, the free encyclopedia
Antzerkiaren garapenean tragedia V. mendean ditiranboetatik sortu zen genero literarioa da. Atenasen aurkitu ziren antzerkiaren lehen urratsak. Komedian gertakizun umoretsuak nagusi diren bitartean, tragedian heriotzak, pasioak, ohoreak, gorrotoak eta maitasunak izango dute lekua. Aristotelesek ezbeharrek eta Dionisok (Bakus erromatarrentzat) sortu zuten genero literarioa dela zioen. Izan ere, antzerkia Dioniso jainkoaren omenez egiten ziren jaiekin lotuta dago. Urteko data jakinetan egiten ziren antzerki jarduerak: Lenea-etan (urtarrilaren amaieran Atenasen egiten ziren txapelketa dramatikoak), Landatar Dionisia-etan (abenduaren amaieran Atenasetik kanpo egiten ziren txapelketa tragiko eta komikoak) eta Dionisia handietan (Atenasen martxoaren amaieran egiten ziren txapelketa ikusgarrienak).
Ditiranboa koro batengatik abestutako osaketa poetiko satiroa da. Dionisoren ohorez egiten ziren errituek osatzen zuten lirika hau. Ditiranboen inguruan egile aipagarrienak Simónides, Píndaro y Baquílides dira. Honen garapentzat hartzen dira antzerki jarduerak.
Hasiera batean haien helburua ikusleei lekzio moral bat ematea zen, jainkoak errespetatzea eta giza mentalitatean pentsaraztea. Baina antzerkia genero bezala hartu zenetik inguru erlijiosoko gaiak alde batera utzi ziren eta helburu literarioa garatzen da, hau da, jendea entretenitzea, espresioa sortzea, zerbait gogoangarri adieraztea, egunerokoa alde batera utzita.
Antzezpenak, hasieran, ospakizun erlijiosoetan egiten ziren eta Dionisio jainkoaren pasarteak kontatzen ziren. Gizakien bizitzan eragina zuten arazoak eta jainkoekiko harremanak ere hausnartzen ziren bertan. Tragedia garatzen doan heinean, gaiak bestelakoak izaten dira: politika, mitoak, irtenbide gabeko gatazkak, heroien abenturak, arazo sozialak eta fenomeno naturaletakoak izango dira. Pertsonaien emozioak, estutasunak, kezkak eta pasioak agertzen dira, batzuetan gizakien portaera azaltzeko erreferentziazko pertsonaiak sortuz.Tragedia greziar guztiak, bat izan ezik, greziar mitologiari ere egiten diote erreferentzia. Originaltasuna gaietan baino obren forman aurki dezakegu.
Antzezlan hauek hiru unitate klasikoak jarraitzen dituzte: lekua, denbora eta ekintza. Eta gehienetan, amaiera, gertaera zorigaitz batekin osatzen da.
Lau atal nagusik osatzen dute genero hau:
● Prologoa: sarrera modukoa, obra aurkeztuz
● Parodosa: akzioaren eta koruaren hasiera (korua gizonez osatua zegoen)
● Episodioak: elkarrizketen bitartez aktoreak (Estasimoa zen episodioaren azken kanta)
● Exodoa: bukaerako irteera
Antzerki eginkizunetan aktoreek maskarak zeramatzaten; horrela pertsona batek pertsonaia bat baino gehiago antzeztu zezakeen. Koturno deituriko oinetakoak eramaten zituzten.
Edozeinek zeukan antzezlan hauek ikusteko aukera. Harritzekoa ematen duen arren, garaiko ohiturak ezagututa, emakumeek ez zuten debekatuta ekitaldi hauetan sartzea eta jakin izan da askotan joaten zirela. Ohorezko eserleku bat zegoen harmailetan, proedria, Dionisioren apaizarentzat egina.
Sarreraren prezioa bi oboloetakoa zen (Greziako txanponetako bat) eta garai batean estatuak ordaintzen zituen.
Hauek dira Greziako tragedia egileen artean nabarmenenak:
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.