Dzibilchaltún
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Dzibilchaltún Mexikoko Yucatángo maia zibilizazioaren leku arkeologikoa da, Méridatik, estatuko hiriburutik (15 km.) oso gertu eta, hala ere, nahiko ezezaguna. Ezagutza eskas horren jatorria, beste aztarnategiez konparatuta nahiko aurkikuntza berria dela izan daiteke (XX. mendeko 50 hamarkadan). Maia hiri horren eraikuntza enblematikoa Zazpi panpinen Tenplua dugu. Dzibilchaltún Yucatango maia hizkuntzaz zera esan nahi du: "harri lauen gainean idazkerak dauden tokia".[1] Leku arkeologikoan bertan 1994an Maia Herriaren Museoa ireki zen, ikuspuntu historikoa duen instalazioa ezen bertan garai kolonialetakoak eta XIX. mendekoak ikus baitaitezke; bertan erakusten diren piezak penintsula osokoak eta Chiapasekoak dira.[2]
Dzibilchaltún | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Mexiko |
Mexikoko estatu | Yucatán |
Municipality of Mexico | Mérida (udalerria) |
Mexikoko herria | Mérida |
Koordenatuak | 21°05′28″N 89°35′25″W |
Webgune ofiziala | |
Dzibilchaltún historia luzeko hiria da. Aurkitutako lehenengo aztarnak garai preklasikoak dira, K. a. 350 urtekoak, eta berrienak XVI. mendekoak. Hiri garrantzitsua izan zen eta bere urrezko garaietan 20.000 biztanle inguru izan zituen eta 16 km²ko azalera. Oraindik oso eraikuntza eta egitura gutxi aztertu da baina 8.400 inguru egon daitezkeela kalkulatu da. Beste maia hiriak bezala Dzibilchaltún bide ("sacbé") sare handi baten erdian zegoen eta oso inguru onean: kostaldetik oso gertu eta lur emankorren zonaldean; nolabait horrek esplikatzen du hiriaren historia luzea.[3]
Aipatu dugunez eraikin ospetsuena Zazpi panpinen Tenplua da. Izena bertan aurkitutako panpinetik datorkio. Panpin horiek buztinez eginak daude, oso era kaxkarrez, eta batzuek malformazioak erakusten dituzte. Tenpluak, bestetik, maia zibilizazioaren munduan ezaugarri bereziak erakusten ditu: leihoak lau aldetan. Egun ikus daitekeen eraikin partzialki berreraikia izan da. Jatorrizko egitura klasiko berantiar garaikoa da eta K.o.800 urtean egun desagertuta dagoen beste egituraz estalia izan zen.
Aipatzekoa da urtero gertatzen fenomenoa dugu "Zazpi panpinen Tenplua"n: udaberriko ekinokzioan eguzkiak leiho batetik bestera tenplua gurutzatzen du.
Lekuaren perimetroan berean XVI. mendeko eliza kristaua bat dago, konkistaren ondoren eraikia.
Museoan ikus daitezkeen elementu nagusiak:[4]
Izenak "Herri zaharra" esan nahi du eta inguruko zenote ireki garrantzitsuena da. Maiek ura hartzeko erabili zuten. 40 metroko sakonera du, 100 m. luzera eta 40 m. zabalera. Bertan bainatu daiteke.[5]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.