Dwight Yoakam
abeslari estatubatuarra / From Wikipedia, the free encyclopedia
Dwight David Yoakam (Pikeville, Kentucky, 1956ko urriaren 23a) country musikako estatubatuar egile-abeslari, musikari eta aktorea da. 1986an karrikaratu zuen lehenbiziko diskoa, Guitars, Cadillacs, Etc., Etc., Billboard zerrendako lehen postura iritsi zena; harrezkero, 20 album baino gehiago argitaratu ditu. 30 abesti sartu ditu Billboard Hot Country Songs zerrendetan, eta 25 milioi disko baino gehiago saldu ditu. The Tonight Show-en gehien agertu den musikaria da.[1] Aktore lanari dagokionez, rol garrantzitsuak jokatu zituen Sling Blade (1996), The Minus Man (1999), Panic Room (2002), The Three Burials of Melquiades Estrada (2005) filmetan, besteak beste.
Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Dwight Yoakam | |
---|---|
(2008) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Pikeville, 1956ko urriaren 23a (67 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Bizilekua | Los Angeles |
Lehen hizkuntza | estatubatuar ingelesa |
Hezkuntza | |
Heziketa | Ohio Estatuko Unibertsitatea Northland High School (en) |
Hizkuntzak | estatubatuar ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, egile abeslaria, musikaria, abeslaria, zinema aktorea, gitarra-jotzailea, telebista-aktorea, gidoilaria eta film-zuzendaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
Genero artistikoa | countrya |
Musika instrumentua | gitarra ahotsa |
Diskoetxea | Reprise Records |
dwightyoakam.com | |
|
Itxi