From Wikipedia, the free encyclopedia
Durmitor mendiko Parke Nazionala Montenegron dago; parkearen erdian Durmitor mendia dago, Bobotov Kuken 2.522 metroko garaia duena.
Durmitorko Parke Nazionala | |
---|---|
Gizateriaren Ondare | |
II. maila: parke nazional | |
Datu orokorrak | |
Mota | Parke nazional eta naturagune babestua |
Azalera | 32.100 ha |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°06′N 19°00′E |
Estatu burujabe | Montenegro |
Mendizaletasuna | |
Lehen igoera | 2005 |
Durmitor izena Balkanetan hitz egiten zen erromantze hizkuntza batetik etor daiteke eta "lotia" edo "lo egiten duena" esan nahi du. Garaiko Yugoslavian bazeuden antzeko esanahi zuten beste mendiak: Visitor mendia (< visător, "ameslari") eta Cipitor (< aţipitor, "lotan").[1]
Parkean aurkitu daitekeen fauna aberatsa da, bereziki glaziazio garaikoa:
Durmitor Parke Nazionala 1952an sortu zen, UICN IIko kategoriakoa. 390 km² ditu eta barruan, besteak beste, espazio hauek daude: Durmitor Mendigunea, Tara, Sušica eta Dragaren arroilak eta Kormanikako goi-ordokia. Tara ibaiaren arroilak 80 km luzera du, 1300 metro sakoneraz, munduko horrelako formazio geologikoa bigarren izanik, Coloradoko Arroila Handia (Arizona) lehendabizikoa izanda. 1980tik Gizateriaren Ondarea da, bestetik. Hemezortzi glaziar aintzirak daude inguru honetan, ezagunenak Crno lakua (Laku Beltza) eta Zminje jezero (Zminje Lakua) izanda.
Durmitor mendia Montenegroko mendi-turismoaren gune nagusia da. Baliabide turistikoak batez ere Žabljak hirian daude. Aktibitate nagusiak eski eta snowboard dira; udan eskalada eta mendi ibilerak.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.