![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/4/43/07._Camel_Profile%252C_near_Silverton%252C_NSW%252C_07.07.2007.jpg/640px-07._Camel_Profile%252C_near_Silverton%252C_NSW%252C_07.07.2007.jpg&w=640&q=50)
Dromedario
From Wikipedia, the free encyclopedia
Dromedarioa (Camelus dromedarius) Camelus generoko bi espezieetako bat da, gameluarekin batera. Gaur egun, 13 milioi dromedario daude, denak etxekotuak, izan ere modu basatian bizi direnak galduta baitaude dagoeneko. Dromedarioa Afrikako iparraldean eta Asiako mendebaldean bizi da, baina bestelako tokietan ere azkar hedatu da zama-animalia gisa. Australiako basamortuan esate baterako 700.000 dromedario bizi dira.
Datu azkarrak Sailkapen zientifikoa, Banaketa mapa ...
Dromedario | |
---|---|
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Klasea | Mammalia |
Ordena | Artiodactyla |
Familia | Camelidae |
Generoa | Camelus |
Espeziea | Camelus dromedarius Linnaeus, 1758 |
Banaketa mapa | |
![]() | |
Datu orokorrak | |
Ernaldia | 12,5 hilabete |
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | camel milk (en) ![]() ![]() ![]() |
Masa | 37 kg (pisua jaiotzean) arra: 500 kg (helduen pisua) emea: 450 kg (helduen pisua) |
Kumaldiaren tamaina | 1 |
Genomaren kokapena | dnazoo.org… eta ensembl.org… |
Itxi
Desertuan bizitzeko oso ondo egokituta daude, bai uraren beharrari dagokionez, bai eta haren morfologiari dagokionez ere. Gameluak baino azkarragoak dira eta denbora luzeagoan ibil daitezke gelditu gabe. Hori dela eta, dromedarioen sarrerarekin bat hasi ziren Sahara zeharkatzen dituzten karabanak.