Ingalaterrako jatorriko kanadar antropologo feminista From Wikipedia, the free encyclopedia
Dorothy Edith Smith, jaiotzaz Dorothy Edith Place (Northallerton, Yorkshire, Ingalaterra, 1926ko uztailaren 6a – Vancouver, Kanada, 2022ko ekainaren 3a)[1] Ingalaterrako jatorriko kanadar antropologoa, soziologoa eta feminista izan zen. Ezagutzaren Erakunde Soziologikoa (SOK, ingelesezko siglengatik),[2] "ikuspegi instituzionalaren teoria feminista"[3] eta etnografia instituzionala landu zuen. [4]
Dorothy E. Smith | |
---|---|
2022 Irudi gehiago | |
Bizitza | |
Jaiotza | Northallerton, 1926ko uztailaren 6a |
Herrialdea | Kanada |
Heriotza | Vancouver, 2022ko ekainaren 3a (95 urte) |
Familia | |
Haurrideak | |
Hezkuntza | |
Heziketa | London School of Economics Kaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | antropologoa eta soziologoa |
Enplegatzailea(k) | Torontoko Unibertsitatea Columbia Britainiarreko Unibertsitatea University of Victoria (en) |
Jasotako sariak | ikusi
|
Smith Northallertonen jaio zen (Yorkshire, Ingalaterra). Bere gurasoak Dorothy F. Place eta Tom Place izan ziren, lau seme-alaba izan zituzten. Haietariko bi ezagunakizan ziren Ullin Place (1922-2000) garunaren identitatearen teoriaren garatzaile nagusietako bat izan zen eta Milner Place (1930-2020) poeta.
1955ean, gizarte-antropologian espezializatuta zegoen soziologia ikasi zuen Londresko Ekonomia Eskolan. Hantxe ezagutu zuen William Reid Smith senarra, eta harexekin joan zen Ameriketako Estatu Batuetara.[5] 1963an doktoretza egin zuen Kaliforniako Unibertsitatean, Berkeley.
Unibertsitate horretako irakaslea izan zen 1964tik 1966ra.[6] Garai hartan, Reiderengandik banandu zen, eta 1967an Vancouver-era (Columbia Britainiarra) joan zen bizitzera bi seme-alabekin, British Columbiako Unibertsitatean eskolak ematera. Han, Emakumeari buruzko Ikasketa Programa ezartzen lagundu zuen. 1977an, Torontora (Ontario) aldatu zen, Torontoko Unibertsitateko Hezkuntzarako Ikasketa Institutuan lan egiteko, eta hantxe geratu zen erretiroa hartu arte. 1994an, Viktoriako Unibertsitateko irakasle laguntzaile aritu zen, eta hantxe jarraitu zuen etnografia instituzionalari buruzko lanean.
Bere garaian, doktoregoko ikasle gisa, Smith-ek "ikuspuntuari" buruzko nozioa garatu zuen, "bi subjektibotasunari, etxekoari eta unibertsitateari", aurre egiteko esperientzia pertsonalaren ondorioz; bi mundu horiek ez ziren nahasten. Bere ikuspuntua aintzat hartuta, Smith-ek sumatu zuen soziologian nozio hori falta zela. Alde horretatik, soziologiaren metodoak eta teoriak gizonezkoak nagusi ziren gizarte-mundu batean prestatu eta eraiki ziren, sexu-ugalketaren, haurren eta etxeko gaien mundua kontuan hartu gabe.[7]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.