![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/9/91/Map_of_the_war_in_Donbass.svg/langeu-640px-Map_of_the_war_in_Donbass.svg.png&w=640&q=50)
Donbasseko gudua
From Wikipedia, the free encyclopedia
Donbasseko gudua edo Donbasseko erasoaldia[38][39] – Errusiaren arabera, Donbassaren askatzea–[40] 2022ko apirilaren 18an Errusiako eta Ukrainako Indar Armatuen artean Donetsk, Luhansk eta Kharkiv Olastaren kontrolarengatikUkrainako inbasioaren testuinguruan hasitako gudu militar bat da, egun martxan darraiona.[41][42][43] Errusiaren Ukrainako inbasioaren "bigarren fase estrategikotzat" hartzen dena,[44][45] geografikoki Ekialdeko Ukrainako erasoaldiaren antzeko operazio-antzoki batetan dago kokaturik.
Donbasseko gudua | |||
---|---|---|---|
Ukrainako inbasioa (2022) | |||
![]() Donbasseko guduaren egoera militarra, Donbasseko Gerraren testuinguruan, 2022ko maiatzaren 25erako. Mapa eguneratuago baterako, ikus ere inbasioaren mapa detailedun hau.
Ukraina Okupatutako Ukraina Hiri-kontrola: Errusia/DHE/LHE Borrokan Ukraina | |||
Data | 2022ko apirilak 18 – egun (2 urte, 3 hilabete eta 9 egun) | ||
Lekua | Donbass (Ukraina) | ||
Koordenatuak | 49°N 38°E | ||
Egoera | Martxan
| ||
Gudulariak | |||
| |||
Buruzagiak | |||
| |||
Indarra | |||
| |||
Galerak | |||
| |||
>2,129 zibil hil; >1,770 zibil zauritu
(Ikusi Biktimak atala detaileentzako) |
- Ez nahasi 2014tik martxan dagoen Donbasseko Gerrarekin.
Gaur egun, Donbasseko guduak Rubizhne–Izium–Huliaipole–Mariupol ardatzean dihardu,[46] ukrainar tropak Donbassen inguratu eta Donetsk eta Luhanskeko eskualde osoak Errusiaren babesa duten Donetskeko (DHE) eta Luhanskeko Herri Errepubliketara (LHE) anexionatzeko.[47][48] Guduaren hasierako garapena zein garrantzi estrategikoarengatik, Donbasseko gudua 1943ko Kurskeko guduarekin alderatua izan da.[39][49][50]
Maiatzaren 27rako, Errusiak Mariupol, Rubizhne, Lyman, Kreminna, Popasna, Svitlodarsk eta inguruko beste hainbat herri bereganatu ditu erasoaldi honen parte.