futbolari bizkaitarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Domingo "Txomin" Gómez-Acedo Villanueva, Acedo ezizenaz ezagunagoa, (Bilbo, 1898ko ekainaren 6a - Getxo, 1980ko irailaren 14a) bizkaitar futbolaria izan zen. Ezker hegalean jokatu zuen eta bere klub bakarra Athletic Club izan zen. Aquilino bere anaia zaharra Athleticeko futbolaria ere izan zen.
Domingo Gómez-Acedo | |||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Bilbo, 1898ko ekainaren 6a | ||||||||||||||||||||||||||
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria | ||||||||||||||||||||||||||
Heriotza | Getxo, 1980 (81/82 urte) | ||||||||||||||||||||||||||
Familia | |||||||||||||||||||||||||||
Haurrideak | ikusi
| ||||||||||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | futbolaria | ||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||
Parte-hartzailea
| |||||||||||||||||||||||||||
Posizio edo espezialitatea | aurrelaria | ||||||||||||||||||||||||||
Acedo Athleticeko jokalari amateur garrantzitsuenetako bat izan zen, Pitxitxi edo Jose Maria Belaustegigoitiarekin batera. Athleticekin debutatu eta gola sartu zuen jokalaririk gazteena da, 16 urte, 4 hilabete eta 12 egunekin egin baitzuen,[1] eta, 17 urte eta 355 egunekin, baita Kopako final batean gola sartu zuen gazteena ere.[2][3]
Bestalde, 1920ko Anberesko Olinpiar Jokoetan zilarrezko domina lortu zuen Espainiako futbol selekzioko kidea izan zen, eta baita selekzio horren historiako lehen partida jokatu zuten 11 jokalarietako bat ere.[4]
1898ko ekainaren 6an jaio zen Bilbon, Bilboko itsasadarraren ondoan dagoen Rivera kaleko 3. zenbakiko ebanisteria baten jabea zen familia batean. Datu anekdotiko gisa, bere arreba Mercedes orduko euskal kazetari nazionalista batekin ezkondu zen, Manuel Aznar, Euzkadi egunkariko erredaktorea zena[5] eta José María Aznarren aitona izango zena. Indalecio Prieto buruzagi sozialistaren arabera, Acedok matxinoen bandoarekin zituen harremanek bere koinatu Manuel Aznar Gerra Zibilean fusilatua izatetik salbatu zuten.[6]
Acedok oso gazte hasi zuen bere ibilbidea. 15 urte besterik ez zituela Athletic Clubeko lehen taldean sartu zen eta bertan eman zuen bere kirol bizitza osoa. 1913-14 denboraldia zen. Hurrengo denboraldian egin zuen debuta Athleticekin, 1914ko urriaren 18an, 16 urte, 4 hilabete eta 12 egun zituela. Bere debuteko partida, non gol bat sartu zuen, Arin Sport-en aurka izan zen Eskualdeko Txapelketan.[7]
Acedok hamalau denboraldi bete zituen Athleticen, 1913 eta 1929 artean lehoiekin jokatuz eta bi denboralditan ez zuen jokatu. Acedok 111 partidatan jantzi zuen kamisola zuri-gorria (oso kopuru altua garai hartarako) eta 15 gol sartu zituen Athleticekin. Errege Kopako 5 titulu eta Bizkaiko Txapelketa erregionaleko 9 irabazi zituen. 1914ko eta 1915eko Kopako finaletan jokatu ez zuen arren (irabazi zituen lehen bi tituluak), 1916ko finalekoan jokatu zuen, non, oraindik 18 urte bete gabe zituela, gol polit bat sartu zuen, Athleticek Madril FCri sartu zion 4 eta 0ko lehenengoa.[8] 1920ko galdutako finala eta 1921ekoa (2 gol sartu zituen) eta 1923koa (irabaziak) ere jokatu zituen.
1929an, Espainiako Liga hasi zen denboraldi berean, Acedok futboletik erretiratzea erabaki zuen, liga txapelketan debutatu aurretik. Gerra Zibila hasi zen arte ez genuen haren berririk izan. Gerra-kontseilu batek, xantaiagatik kondenatu zuen, dirudienez Harotik gertu FETeko "ohorezko agente" bezala jokatu baitzuen. Bai Indalecio Prietok bai Perico Escobal futbol selekzioko bere kide ohiak errepublikanoak hiltzen jardun zuen hiltzaile partida bateko buru izatea leporatu zioten, eta Escobalek bere taldeko kideekin gorputzeko zein zatitik bala aterako zela apustu egin ohi zuela kontatu zuen.[6][9][10]
1980ko irailaren 14an hil zen, Getxon, 82 urte zituela.
Kluba | Urtea(k) |
---|---|
Athletic Club | 1913-1929 |
Txapelketa | Taldea | Urtea |
---|---|---|
1920ko Olinpiar Jokoak (Zilarrezko domina) | Espainiako futbol selekzio nazionala | 1920 |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.