![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/b/b2/Dogme28.jpg/640px-Dogme28.jpg&w=640&q=50)
Dogma 95
From Wikipedia, the free encyclopedia
Dogma 95 (Dogme’95, danieraz) 1995ean hasitako mugimendu zinematografiko abangoardista izan zen. Proposamena Europan eta “Danimarkako konplexuan” errotu zen, Lars von Trier eta Thomas Vinterberg-en eskutik[1]. Danimarkarrek Dogma 95 Manifestua eta dekalogo bat, Kastitate-botoa, idatzi zituzten, hain justu zinemak mendea bete zuenean 7. artea berpiztu, errotik eraldatu edota zenbait joerari kontrajartzeko asmoz.
![Susanne Bierren Elsker dig for evigt (Open Hearts, 2001) filmerako Dogmaren ziurtagiria, Dogme 28. zk.](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/b/b2/Dogme28.jpg/640px-Dogme28.jpg)