Doñana
From Wikipedia, the free encyclopedia
Doñana (gaztelaniazko Doña Ana —«Ana andrea»— izenetik eratorria) Espainiako hegoaldeko naturagune babestu bat da, Andaluzia erkidego autonomoan kokatua. Guztira 108.086 hektarea ditu: 1969an eratutako Doñanako parke nazionalaren 54.251 hektareak, gehi 1989an sortu eta 1997an handitutako Doñanako parke naturalaren 53.835 hektareak. Doñanako espezie babestu ezagunena iberiar katamotza da.
Doñana | |
---|---|
Gizateriaren Ondare | |
II. maila: parke nazional | |
Datu orokorrak | |
Mota | Espainiako parke nazional, Batasunaren Garrantzizko Leku, kontserbazio bereziko eremu, hegaztientzako babes bereziko eremu, European Diploma of Protected Areas (en) , Biosfera erreserba, Ramsar gune eta naturagune babestua |
Azalera | 54.252 ha |
Eponimoa | Ana Gómez de Silva y de Mendoza (en) |
Geografia | |
Koordenatuak | 37°01′N 6°26′W |
Honen parte da | Network of National Parks of Spain (en) Natura 2000 Natura 2000 in Spain (en) |
Kokapena | Huelvako probintzia Sevillako probintzia Cádizko probintzia |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Andaluzia |
Ur-gorputza | Cádizko golkoa Guadalquivir |
Paduraz osaturiko azalera zabal batez osatuta dago, eta han, negu aldera, guztira 200.000 ur hegazti biltzera iristen dira. Medina-Sidoniako VII. dukearen emaztea zen Ana de Silva y Mendoza du aipagai Doñana izenak, doña Ana («Ana andrea») hitzetatik eratorria baita. 1994an UNESCO erakundeak gizateriaren ondare izendatu zuen. 2007. urtean parkeak 392.958 bisitari jaso zituen.
Gaur egun egoera larrian dago, gizakiak ura neurriz gain ateratzen duelako Doñanatik, eremu hori babesten duten legeak bete gabe. Horregatik, 2021ean, Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak Espainiako Erresuma kondenatu zuen.