From Wikipedia, the free encyclopedia
Disney+ (edo Disney Plus) harpidetza bidezko telebista, bideo edo streaming zerbitzu bat da, The Walt Disney Company ikus-entzunezko enpresak sortua 2019an. Euskal Herrian 2020ko udaberrian hasi zen martxan,[1] lehenago Espainian eta geroxeago Frantzian.[2]
Disney+ | |
---|---|
Datuak | |
Mota | bideo emankizun zerbitzua |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Agintea | |
Kudeatzailea | Disney Streaming (en) |
Egoitza nagusi | |
Legezko forma | kapital irekiko enpresa |
Jabea | The Walt Disney Company |
Historia | |
Sorrera | 2019ko azaroaren 12a |
Sorlekua | Los Angeles |
webgune ofiziala |
Zerbitzuak hainbat kate eta ekoiztetxetako edukiak biltzen ditu: Walt Disney Studios eta Walt Disney Televisionek sortutako filmak eta telesailak, eta Disneyren jabetzakoak diren Marvel, National Geographic, Pixar eta Star Wars markako produktuak dira bere erakarpen nagusia.
Disney+ ez da Disney etxearen streaming bidezko telebista bakarra, Hulu programazio orokorreko kate bat ere bere jabetzakoa da, eta Estatu Batuetako ESPN+ kiroletako telebista ere badago, ESPN kateari lotua.
Eduki propio berezkoak ere sortu zituen Disneyk katea hornitzeko, horien artean The Mandalorian izan zen estreinaldiko erakarpen puntu nagusia, Star Wars unibertsoan kokatutako telesail bat.[1]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.