Diskalkulia kontzeptu matematikoak ikasi eta baliatzeko ikaskuntza nahasmendua da. Oinarri biologikoa duen nahasmendua da. Arazo hau jasaten dutenek ez dituzte, besteak beste, kopuruak, eragiketa aritmetikoak, ordularien interpretazioa eta, oro har, zenbaki eta zenbakizko prozesuak behar bezala burutzen. Askotan, diskalkulia jasaten duten pertsonek adimen koefiziente normala dute eta euren nahastea arlo matematikora mugatzen da. Dislexia edo beste ikaskuntza nahasmendu batzuekin batera ere ager daiteke.
Garapeneko diskalkulia duen ikasleak zailtasun bereziak ditu matematika kontu batzuk asimilatzeko eta kalkulu-prozedurak egiteko. Ikasle horiek arazoak izaten dituzte kalkulu edo matematikako problemak ebazteko, bai estrategiak asmatzeko bai problemen konponbideak bilatzeko edo soluzioak aurkitzeko. Ikasleak problemak izan ditzakete, besterik gabe, zenbakizko datu aritmetikoak gogoratzeko[1] edo kopiatzeko. Adibidez, 73 bat kopiatzerakoan 37 bat kopiatu.
Ikaskuntza prozesuko asaldura honekin umeek zailtasunak izan ditzakete zenbaki edo kopuru sinpleak ulertzeko edo kalkulatzeko. Zenbaki eta kopuru-ikasketan eta zenbakizko prozeduretan (Geary eta Hoard, 2001; Rosselli eta Matute, 2011). Diskalkuliak zailtasunak matematikan edo aritmetikan (Berropil eta RodrÃguez, 2006), beste batzuetarako, jasotzen ditu[2].