Dim sum
From Wikipedia, the free encyclopedia
Dim sum (點心 txinera tradizionalez, 点心 sinplifikatuz, eta diǎnxīn pinyin-ez) Txinako zenbait eskualdetako janaria da, besteak beste Kanton eta Shangai aldean jan ohi dena.[1] Tez laguntzen den ore betea da. Betegaian haragia, barazkia, itsaskia eta fruta konbinatzen dira.[2] Goizean edo arratsaldeko lehen orduetan jan ohi da. Estalitako saskitxo modukotan zerbitzatzen dira maiz, egosiak direnean, beroa eta lurruna mantentzeko (lurrun dumplingak).