Diario Vasco
Gipuzkoako egunkari eskuindarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Gipuzkoako egunkari eskuindarra From Wikipedia, the free encyclopedia
El Diario Vasco (DV) Gipuzkoako egunkaria da. Ia osoki gaztelaniaz argitaratzen da eta euskaraz orrialde pare bat.
Artikulu honetan jatorrizko ikerketa egon liteke. Mesedez, txerta itzazu eduki horri buruzko erreferentziak, eta ager itzazu zeure iritziak eztabaida orrian. |
El Diario Vasco | |
---|---|
El Diario Vasco logo.png | |
Mota | Egunkari orokorra |
Fitxa teknikoa | |
Hizkuntza | ia osoki gaztelaniaz, euskaraz orrialde parea |
Argitaratze lekua | Ibaeta, Donostia Euskal Herria |
Formatua | tabloide |
Argitaletxea | Vocento Taldea |
Banaketa | |
Ekoizpen osoa | 49.500[1] (2014ko urria) |
Banatze-eremua | Gipuzkoa |
Maiztasuna | Egunero |
Salneurria | 1,20 |
Historia | |
Ideologia | eskuin politikoa, kontserbadurismoa |
Sortzailea | Ramiro Maeztu |
Identifikadoreak | |
ISSN | 2173-1918 |
www.diariovasco.com | |
Argitaletxea edo egoitza 2022 arte Donostiako Igara auzoan zegoen; urte horretan Miramongo industrialdera aldatu zen. Vocento taldeko egunkaria da. Teledonosti telebista katea ere egunkari honen Grupo Multimedia taldearen barnean dago.
José Muxika izan zuen sortzaileetako bat.[3] 1934ko azaroaren 27an kaleratu zuen lehen alea, Madrilgo ABC egunkariak eta Confederación Española de Derechas Autónomas eskuineko erakunde politikoaren inguruko buruzagiek eta Juan Ignacio Luca de Tena edota tartean Ramiro de Maeztu eskuin kontserbadore monarkiko pentsakerako idazleek bultzatuta.
Espainiako Gerra Zibilaren hasieran, 1936ko estatu kolpearen alde agertu zen, eta Donostia errepublikazaleen esku egon zen bitartean Espainiako Errepublikar Gobernuak aleak kaleratzea eragotzi zion. Haren inprimategiak Frente Popular errepublikar egunkaria inprimatzeko erabili ziren, 1936ko irailaren 13an Iruñetik etorritako Emilio Mola jeneral kolpistaren gudarosteek Donostia bereganatu zuten arte. 1940ko hamarkadan, Bilboko "El Correo" egunkariak akzioen gehiengoa erosi zituen (bere garairik onenean 300.000 irakurle baino gehiago izan zituen), eta El Correo Bilboko egunkariaren jabe berberena da (Vocento taldea).
Erregimen frankistak iraun zituen 40 urteetan zehar gainontzeko espainiar egunkari legeztatu edo ofizialen antzera frankismoarekin lerrokatua egon zen.
2001eko maiatzaren 24an, bi ETAkidek Santiago Oleaga Diario Vascoko finantza arduraduna hil zuten.[4]
Abiadura Handiko Trenaren Euskal Y Ibilbidea eta Zubietako errauskailua eraikitzearen aldekotasuna nabarmendu izan du.[5]
2011ko Hego Euskal Herriko Udal eta Foru Hauteskundeen ondoren EH Bilduk Donostian eta Gipuzkoan agintean jarri zenean, egunkari honetako iritzigileak alderdi horren aurka azaldu ziren. Bai eta 2015wko Hego Euskal Herriko Udal eta Foru Hauteskundeen ondoren oposiziora igaro denean ere, egunkariaren iritzigileek alderdi hori kritikatzen jarraitu izan dute, aldiz, EAJ eta batez ere PSE alderdien alde azaldu dira[6].
2012ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak EAJ alderdiak irabazteak espainiar nazionalismoarentzat bigarren jipoia suposatu zuen, PSE-PP alderdiek porrota jasan eta Patxi Lopez ek lehendakaritza galdu baitzuen.
Ordurarte PSE-PP akordioaren aldeko editorialak EAJ-PSE akordioaren aldekoak izatera pasatu ziren, espainiar nazionalismoaren porrota txikituarazi eta euskal abertzaletasunaren garaipena txikiarazteko estrategia berri modura[7].
EAJ-EH Bilduren arteko akordioen aurka gogor egin ohi du, "ez nazionalistak" (espainiar nazionalistak) alboratzen dituen aitzakian, baina 2009-2012 artean PSE-PP akordioak euskal nazionalistak alboratzen zituenik ez zuen inoiz aipatu. Horren atzean, EAJ-EH Bilduren arteko akordioen euskal abertzaletasunaren gehiengoa islatu eta haren nagusitasunak Euskadin, eta bereziki, Gipuzkoan espainiar nazionalismoaren desatsegin zaizkion erabaki eta neurriak martxan jarriko zituztnan datza.[8]
Bere lerro editorialak, iritzi zutabeak nahiz politika albiste, elkarrizketa eta artikuluak Euskal gatazkaren espainiar nazionalismoaren bertsioaren aldekoak izateaz gain, haren kontakizuna ezartzeko joera dute, alegia "garaileen eta garaituen" edota "gatazka ezaren" kontakizuna, hori bereziki Bake Prozesua jazo zenetik behin eta berriz aipatu ohi du, bai editorialetan, bai iritzi zutabeetan, bai politika ataleko artikuluetan ere[9].
Kirol mailan, futbolari dagokionez, Erreala eta Athletic Clubaren lehia neurriz kanpo hauspotzeko joera du, muturreko etsaitasunaren esparrura eramanez[10][11], usadioz txuri-urdin zalegoaren etsai nagusiak Real Madril eta Atletico Madril taldeak direnean: 2018an Iñigo Martínez jokalari txuri-urdina Athletic Clubera joatea itsusitu[12][13] eta paradogikoki urte berean Álvaro Odriozola jokalari txuri-urdina Real Madrilera joatea ontzat eman zuen[14][15]. Bestalde, Osasuna futbol taldea ez du euskal taldetzat jotzen.
Kataluniako independentziaren aurka agertu zen, Katalunian dagoen joera independentista Euskal Herrian gutxiengoa den kontakizuna salduz, baita EAJ alderdia kataluniar independentismoaren eraginetik kanpo dagoelakoa ere.
2004-2014 bitartean bere irakurleriaren ia erdia galdu zuen, 2004an 94.000 ale inguru saltzetik 2014ko urrian 49.500 ale inguru saltzera, 2013-2014 artean irakurleen %5 galdu zuen, hau da, 2013ko 60.000 aleetatik 2014ko 49.500 aleetara.[1] Azken datuen arabera, irakurle kopuruaren gainbeherak, ale-salmentaren jaitsierak, aurreko hilabeteetako joera motel baina etengabe bera du.[1]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.