Hipotalamoak hormona antidiuretikoa behar bezala ez jariatzearen ondorioz edo hormona horrek giltzurrunean lan egiteko ezintasunaren ondorioz sortzen den diabetesa; gernu ugari sortzen da eta egarri asko izaten da, eta, beraz, deshidratatzeko arri... From Wikipedia, the free encyclopedia
Diabetes insipidusa[1] edo diabetes zaporegabea[2] basopresina hormonaren gabeziak (batez ere) eragiten duen gaixotasuna da, uraren galera handia dakarrena, giltzurrunek ez baitute uraren birxurgapena egiten. Gaitzaren sintoma nagusia oso diluituta dagoen gernuaren gehiegizko ekoizpena da (egunero 10 l. baino gehiago kanporatzen dira), gaixoari egarri oso handia eragiten diona (ur galerei aurre egiteko asko edaten baitu).
Diabetes insipidus | |
---|---|
Deskribapena | |
Mota | nefropatia, endocrine system disease (en) , gaixotasun genetikoa, idiopatia autoimmune disease of endocrine system (en) |
Espezialitatea | endokrinologia Nefrologia |
Arrazoia(k) | mutation (en) , Autoimmunitate, buruko zauri, infekzio, tumore, idiopatia hipopituitarismo |
Sintoma(k) | poliuria, polidipsia Nikturia |
Sortzen du | deshidratazioa, Takikardia, buruko mina, insomnioa, electrolyte imbalance (en) , idorreria, pisu galera Hipotentsioa |
Azterketa medikoa | Hemograma, odol-analisi, Gernu-analisi, water deprivation test (en) , azterketa genetiko erresonantzia magnetiko bidezko irudigintza |
Adina | any age (en) |
Asoziazio genetikoa | Zerrenda
|
Tratamendua | |
Erabil daitezkeen botikak | desmopressin (en) , Hormona antidiuretiko eta Diuretiko tiazidiko |
Identifikatzaileak | |
GNS-10-MK | E23.2 eta N25.1 |
GNS-9-MK | 253.5 eta 588.1 |
GNS-10 | E23.2 eta N25.1 |
GNS-9 | 253.5 eta 588.1 |
OMIM | 304800 eta 125800 |
DiseasesDB | 3639 |
MedlinePlus | 000377 |
eMedicine | 000377 |
MeSH | D003919 |
Disease Ontology ID | DOID:9409 |
Antzekotasun semantikoa badu ere, diabete insipidusak ez du ezer ikusirik diabetes mellitus-arekin, bien jatorria eta sintomak oso desberdinak baitira.
Basopresina edo hormona antidiuretikoa (ADH) hipotalamoak ekoizten du, eta hortik hipofisi guruinera (neurohipofisira, hain zuzen) abiatzen da. Hipotalamoa kaltetzen duten hainbat gaitzek (tumorek, traumatismok, gaitz infekziosok...) basopresinaren sintesia inhibitzen dute. Basopresinak uraren birxurgapena areagotzen du giltzurrunetan, gehiegizko ur galerak eragotziz (gernuarekin). Hormonaren ezean giltzurrunetako jarduera okertzen da eta gernuaren iraizketa izugarri handitzen da.
Basopresinaren gabeziaz gain, giltzurrun-tubuluek basopresinarekiko duten erantzun ezak ere diabetes geza eragin dezake.
Gaitzaren ondoriorik larriena balizko deshidratazioarena izaten da.
Tratamenduari dagokionez gaitzaren jatorria aztertu behar da. Basopresinaren gabezia dagoenean, hormonaren hartzea ezinbestekoa da, pilula moduan edo sudur-aerosolaren bidez. Giltzurrunek hormonaren aurrean erantzun egokia ematen ez dutenean, aldiz, beste botika batzuk eman behar dira, gernuaren gehiegizko iraizketa ekiditen dutenak.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.