Deustu Arraun Taldea
Deustuko arraunketa taldea / From Wikipedia, the free encyclopedia
Deustu Arraun Taldea Deustuko barrutiko arraun talde da, 1981. urtean sortu zena. Bilboko arraun talde bakarra da eta hori nabarmentzeko 2016 denboralditik aurrera Deustu-Bilbo izena erabiltzen du. 2005etik Tecuni da babesle ofiziala.
Datu azkarrak
Deustu Arraun Taldea | |
---|---|
Ezizena | Deustu-Bilbo |
Sorrera | 1981 |
Herria | Deustu, Bizkaia |
Lehendakaria | Aitor Mojas Urrutia |
Entrenatzailea | Aitor Alzibar |
Patroia(k) | Josu Andoni Barturen |
Kolorea(k) | gorria eta zuria |
Trainerua | Tomatera |
Palmaresa | 0 Kontxako Bandera 0 TKE Liga 0 KAE Liga 1 KAE 2 Liga 0 Espainiako Txapelketa 0 Euskadiko Txapelketa |
2023: Kontxa | ez |
2023: Liga | 10.a (KAE 1 Liga) |
2024 | KAE 1 Liga |
Webgunea | www.deustuarrauntaldea.com |
Itxi
Harrobia lantzen duen taldea izan da beti. 2009an irabazi zituen lehenengo estropadak eta KAE 2 Ligako txapelduna izatea lortu zuen. 2014an berriz lortu zuen KAE 1 Ligara igotzea, eta Bilboko ordezkaria izanik ahalegina egin zuen TKE Ligara igotzeko. 2019an play-offak jokatu zituen. Hurrengo urteetan ordea maila apalagoan ibili da.
Emakumezkoei dagokionez traineru indartsua izan du. Hiru aldiz sailkatu da Kontxako Banderara eta birritan izan da Bizkaiko txapelduna.