From Wikipedia, the free encyclopedia
Det sjunde inseglet (euskaraz Zazpigarren Zigilua) 1957ko Ingmar Bergman suediar zinema zuzendari eta ekoizleak zuzendu eta ekoiztutako drama eta fantasiazko film bat da. Bergmanen Trämålning ("Egur margoa") antzezlanean oinarritua dago. Gunnar Björnstrand, Bengt Ekerot, Nils Poppe, Max von Sydow, Bibi Andersson, Inga Landgré eta Åke Fridell aktoreek antzeztu zuten.
Det sjunde inseglet | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1962 |
Izenburua | Det sjunde inseglet |
Jatorrizko hizkuntza | suediera latina |
Jatorrizko herrialdea | Suedia |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Honen izena darama | Apokalipsia |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | fantasiazko filma, film dramatikoa, zinema historikoa eta Erdi Aroari buruzko filma |
Hizkuntza | suediera eta latina |
Iraupena | 96 minutu |
Kolorea | zuri-beltzekoa |
Deskribapena | |
Oinarritua | Wood painting (en) |
Honen parte da | Vatican's list of films (en) |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Ingmar Bergman |
Gidoigilea(k) | Ingmar Bergman |
Antzezlea(k) | |
Max von Sydow Gunnar Björnstrand Bengt Ekerot (en) (Herio (mitologia)) Nils Poppe (en) Bibi Andersson Gunnel Lindblom (en) Gunnar Olsson (en) (Albertus Pictor (en) ) Inga Landgré Åke Fridell (en) Maud Hansson (en) Anders Ek Mona Malm (en) Inga Gill Erik Strandmark (en) Bertil Anderberg (en) Benkt-Åke Benktsson (en) Gudrun Brost (en) Lars Lind (en) Georg Skarstedt (en) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Allan Ekelund (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Erik Nordgren |
Argazki-zuzendaria | Gunnar Fischer |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Suedia |
ikusi
| |
Argumentu nagusia | xakea |
Historia | |
Nominazioak | |
Zinemagintza unibertsaleko film klasikotzat jo ohi da, maiz inoizko film onenen zerrendetan sailkatua agertzen da. Nazioartean Ingmar Bergman zuzendari goraipatu gisa ezarri zuen, eta eszenetako asko jada ikonikoak dira, maiz omenduak eta parodiatuak izan baidira, bereziki, Heriotzak (Bengt Ekerot) eta Antonius Block zaldunak (Max von Sydow) elkarrekin Xakean jokatzen dutenekoa, edota amaierako heriotzaren dantzaren eszena.
Filmak gai metafisiko eta espiritualak jorratzen ditu, gizaki guztioi noiz edo noiz beren buruei galdetu dien gai sakonak aurkeztuz. Mehatxu nuklearra puri-purian zegoen garaian (filmean Izurri Beltza) erlijioa gaitzat zuten film sail edo korronte bati hastapena eman zion. Bestalde, filmean zeruaren isiltasuna aipatzen da, baina bere beteko esanahia jaikoaren isiltasuna, Bergmanek filmean zehar Antonius Block zaldunaren hitzetan jartzen duenenez, Jainkoak gizateriaren zorigaizto, oinaze eta ezbeharren aurrean erakutsitako isiltasuna: Jainkoaren eza edo ezereza, zaldunak Heriotzari maiz galdetzen diona: Zergatik Jainkoak ez du bere izatearen froga edo erantzunik ematen? Zer dago Heriotzaren ondoren?, Heriotzak noraezera begiratuz eta jarrera zurbil eta lasaiaz honela erantzuten dio: Ez dakit.
« | "Eta Bildotsak biribilkiaren zazpigarren zigilua hautsi zuenean, zeruan ordu erdiz isiltasuna egon zen" |
» |
Apokalipsia 8:1 |
XIV. mendea, Suedia. Europa osoa Izurri Beltzaren zigorpean dago. Antonius Block zalduna (Max von Sydow) hamar urtez Gurutzadetan igaro ondoren, Jöns ezkutuzainarekin (Gunnar Björnstrand) batera sorterrira itzuli da. Blocken bizipenek gizon nekatua eta bizitzaz erabat liluragabetua bilakatu dute. Zaldunak bere bidean Heriotzarekin (Bengt Ekerot) topo egin eta harekin Xake partida bat jokatuko du, bizitzari zentzua topatu arte denbora irabazteko itxaropenez. Bere bidean zehar, garaiko gizarteko pertsonaia garrantzitsuekin topo egingo du, guztien artean Jof nabarmentzen da (Nils Poppe), Ama Birjina eta Jesukristoren ikuskariak dituen juglarea, haren emaztea Mia (Bibi Andersson) eta bien semea, Mikael, bai eta hiruak lan egiten duten juglare konpainiako Jonas Skat zuzendaria ere (Erik Strandmark).
« | - Antonius Block: Nor zara? - Heriotza: Heriotza. |
» |
« | - Antonius Block: Aitortu egin nahi dut eta ez dakit zer esan. Nire bihotza hutsik dago. Hutsa nire aurpegi aurrean jarritako ispilu baten antzekoa da, nire burua ikustean nire izateaz mespretxu sakona sentitzen dut. Gizaki eta gauzekiko nire axolagabekeriaren ondorioz bizi izan nintzen gizartetik urrunduz joan naiz. Orain mamuz beteriko mundu batean bizi naiz, fantasia eta ametsen preso. - Heriotza: Eta halere, ez duk hil nahi? |
» |
« | — Jöns: Hara, berriz ere negarrez! — Plog: Beharbada maite diat. |
» |
« | Heriotza justu zuon atzean dago. Bere segak zuon buruaren gainean dirdir egiten du. | » |
« | - Antonius Block: Fedea oinaze latza da, maitatutako norbait kanpoan ilunpetan egon eta berari nahi adina deitu arren zure aurrean agertzen ez denean bezala da. | » |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.