Desazkunde
politika eta ekonomia arloko gizarte mugimendu bat da, produktibismoaren aurkakoa, gizakiaren eta naturaren arteko oreka berrezartzearen aldekoa, eta gizakien artean harreman justuagoa ezartzearen aldekoa / From Wikipedia, the free encyclopedia
Desazkundea[1] politika eta ekonomia arloko gizarte mugimendu bat da,[2] produktibismoaren aurkakoa,[2] gizakiaren eta naturaren arteko oreka berrezartzearen aldekoa, eta gizakien artean harreman justuagoa ezartzearen aldekoa[3]. Nicholas Georgescu-Roegen ekonomialariak 1970eko hamarkadaren bukaeran osatutako teorietatik abiarazitako joera akademikoa izan zen hasiera batean, baina XXI. mendean mundu osoko gizarte mugimendu zabala osatu da teoria ekonomiko horien inguruan.