From Wikipedia, the free encyclopedia
Deriba hitza (latinezko "derivare" aditzetik), itsasketa-arloari dagokionez, itsasontzi batek korrontearen eraginez nabigatzen duen distantzia da; hau da, itsasoaren ur-masaren desplazamenduak egiten duen mugimenduaren ondorioz nabigatzen duen distantzia da. Deribaren zenbaketa itsas miliatan egiten da eta eraispenak ez bezala, itsasontziak jarraitzen duen norabideari ez ezik, abiadurari ere eragiten dio[1]. Beste era batera azalduta, deriba deitzen zaio gainazaleko norabidearen eta karta nautikoan marrazten den benetako norabidearen arteko desberdintasunari.
Deriba zer den jakiteko, bi kontzeptu kontuan izan behar dira azalpenak irakurtzen ditugun einean: itsasontziari eragiten dion korrontearen norabidea (Kn) eta korrontearen ordu-intentsitatea (Koi) edota korrontearen abiadura.[1]
Karta nautiko baten gainean deribaren kalkulua egin nahiko bagenu, itsasontziari eragiten dion korrontearen norabidea (Kn) eta ordu-intentsitatea ezagutu beharko genituzke lehenengo.[2] Bi datu horiek jakiteko, "itsasbide" deituriko publikazio nautikoei erreparatu beharko da. Datuen bilaketaren azkartasunaren alde eginda, karta nautikoetako interes bereziko puntuetan, adibidez itsasarteak, gehienetan markatuta agertzen dira aipatutako bi datuak
Imajinatzen badugu itsasontzi bat ipar norabidea daramana, 10 korapiloko abiadurarekin nabigatzen dabilena, eta brankatik bere kontrako norabidea duen 3 korapiloko korrontea aurkitzen duena, bere abiadura erresultantea 7 korapilokoa izango da baina norabide berean jarraituko du.
AErresultantea = IA + KI
Abiadura Erresultantea = Itsasontziaren Abiadura + (-) Korrontearen ordu - intentsitatea
Gerta daiteke ere, norabide eta abiadura jakin batzuekin nabigatzen dabilen itsasontzi batek korronte handiko leku batean sartzea. Baina oraingoan, korronteak itsasontziaren norabide desberdina (eta kontrakoa ez) izanda, bai abiadurari eta bai norabideari eragingo lieke.
Libre flotatzen uzten badugu edozein gorputz ur-korrontea dagoen leku batean, norabide eta abiadura zehatz batzuekin mugituko da; korrontearen norabidea (Kn) eta korrontearen ordu-intentsitatea (Koi).
Itsasontzi batek norabide eta abiadura jakin batzuekin nabigatzen ari dela, aldi berean itsasoko ur-masa beste norabide eta intentsitate batekin mugitzen ari bada, itsasontziaren mugimendua eta abiadura itsas hondoarekiko, indar guztien bektore-batuketaren emaitza izango da.
Azaldutakoaren ondorioz, grafikoki eta matematikoki ebazten dira mota honetako problemak. Marrazkietan, hurrengo bektore hauek izango ditugu problemak burutu ondoren:
Hurrengo pausoetan azalduta dagoen bezala, leku baten korrontearen norabidea eta intentsitatea modu erraz batean asma ditzakegu, jakinda itsasontziaren abiapuntua eta benetako norabidea eta abiadura, korronterik gabe (edo gainazalarekiko norabidea haizea badago).
Hona hemen segitu behar diren pausoak:
Labur esanda, gure itsasontziaren norabidea eta abiadura aldatzen duen indar-bektore baten datuak asmatzeko era praktiko batean, norabidea eta abiadura denbora-tarte jakin batez mantendu behar ditugu, eta gero gure estimatutako posizioa eta egiazko posizioa alderatu.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.