From Wikipedia, the free encyclopedia
Days of Heaven (euskaraz Zerutiar Egunak), 1978ko Terrence Malick estatubatuar zinema zuzendariaren amodiozko drama film bat da. Richard Gere, Brooke Adams, Sam Shepard eta Linda Manz aktoreek antzeztu zuten. Soinu banda Ennio Morricone eta Leo Kottke musikagileek konposatu zuten.
Days of Heaven | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1978 |
Izenburua | Days of Heaven |
Mugimendua | New Hollywooda |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa italiera |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa eta film erromantikoa |
Iraupena | Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "eta" |
Kolorea | koloretakoa |
Deskribapena | |
Honen parte da | National Film Registry (en) |
Grabazio lekua(k) | Alberta |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Terrence Malick |
Gidoigilea(k) | Terrence Malick |
Antzezlea(k) | |
Richard Gere Brooke Adams Sam Shepard Linda Manz Timothy Scott Robert Wilson Doug Kershaw (en) Richard Libertini Robert J. Wilke Stuart Margolin John Wilkinson (en) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Bert Schneider (en) |
Konpainia ekoizlea | Paramount Pictures |
Edizioa | Billy Weber (en) |
Ekoizpen-diseinatzailea | Jack Fisk (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Ennio Morricone |
Argazki-zuzendaria | Néstor Almendros |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Texas |
Historia | |
Jasotako sariak | National Board of Review Award for Best Film (en) National Board of Review: Top Ten Films (en) Argazkigintza onenaren Oscar Saria 51. Oscar Sariak |
Nominazioak | Argazkigintza onenaren Oscar Saria 51. Oscar Sariak Néstor Almendros Jatorrizko soinu banda onenaren Oscar Saria 51. Oscar Sariak Ennio Morricone Jantzi-diseinu onenaren Oscar Saria 51. Oscar Sariak Patricia Norris (en) Soinu onenaren Oscar Saria 51. Oscar Sariak John Wilkinson (en) , Robert W. Glass, Jr. (en) , John T. Reitz (en) , Barry Thomas (en) |
F. W. Murnau zuzendariaren City Girl (1930) filmean oinarritu eta haren eragina du.
Argazkigintza onenaren Oscar Saria irabazi zuen, bai eta Jantzi-diseinu onenaren Oscar Saria (Patricia Norris), Soinu banda onenaren Oscar Saria (Ennio Morricone) eta Soinu onenaren Oscar Sariaren (John Wilkinson, Robert W. Glass, Jr., John T. Reitz eta Barry Thomas) izendapenak jaso ere. Gainera, Cannesko Zinemaldian Urrezko Palmaren izendapena jaso.
1916. urtea, AEB. Bill (Richard Gere) eta Abby (Brooke Adams) bikote gazteak Chicago hiriko txirotasuna eta daramaten bizimodu latza abandonatu eta bizitza berri bati ekitea erabako dute, gainera Billek lan egiten zuen altzairutegiko nagusia (Stuart Margolin) kolpe batez hil du. Billen arreba Lindarekin (Linda Manz) batera Texas iparraldeko gari soro handietara bidaiatuko dute, bertan baserri bateko uzta-biltzaile lanean hasiz. Uzta bildu ondoren, beren baserritar patroi (Sam Shepard) galai eta lotsatiari lan horretan jarraitzeko hiruak anai-arrebak direla sinistuaraziko diote, hortaz, baserritarrak gelditzeko eskatuko diote, Abbyz maitemindu baita.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.