From Wikipedia, the free encyclopedia
David Riesman (Filadelfia, Pennsylvania, AEB, 1909ko irailaren 22a - Binghamton, New York, AEB, 2002ko maiatzaren 10a) estatubatuar soziologoa izan zen.
David Riesman | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Filadelfia, 1909ko irailaren 22a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Binghamton, 2002ko maiatzaren 10a (92 urte) |
Familia | |
Aita | David Riesman |
Hezkuntza | |
Heziketa | Harvardeko Zuzenbide-Eskola Harvard College (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | soziologoa, abokatua, unibertsitateko irakaslea, idazlea eta legelaria |
Enplegatzailea(k) | Chicagoko Unibertsitatea University at Buffalo (en) Harvard Unibertsitatea |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia |
1935 eta 1936. urteetan Estatu Batuetako Auzitegi Goreneko Justizia Elkarteko idazkari gisa lan egin zuen. 1937-1941 bitartean zuzenbide-irakasle izan zen, Buffalo Unibertsitatean, eta 1942-1943 urteetan New Yorkeko konderriko fiskal nagusiaren laguntzaile. 1946tik aurrera zuzenbideko eskolak eman zituen Chicagoko Unibertsitatean, eta 1958an soziologia-irakasle izendatu zuten, Harvarden.
"Jendetza bakartia" (1950) liburua idatzi zuen, Nathan Glazer eta Reuel Denney estatubatuar soziologoekin elkarlanean; arrakasta handia lortu zuen, baina eztabaida sortu zuen aldi berean. Liburuan, Estatu Batuetan gertatutako gizarte-aldaketa aztertu zuten egileek; haien ustez, Estatu Batuetako gizartea gizarte autogobernatua eta indibidualista izatetik gurasoen esanetara egotetik gizarte heterogobernatua izatera igaro zen konformekeriak eta masen portaerak markatua. Riesmanen arabera lehiakortasun handiko gizartea izatetik (ekonomia- eta demografia-hazkunde handikoa) demografia eta ekonomia egonkorreko gizartea izatera igarotzean gertatu zen aldaketa. Orobat kritikatu zuen industrializazio ondorengo gizartea, gizabanakoa nortasunik gabe eta gizarte-harreman estandarizatuen mendean utzi zuelako.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.