![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/6/6c/Mirage_2000C_in-flight.jpg/640px-Mirage_2000C_in-flight.jpg&w=640&q=50)
Dassault Mirage 2000
From Wikipedia, the free encyclopedia
Dassault Mirage 2000 (euskaraz: «ispilatze») Dassault Aviation konpainia frantziarrak ekoitzitako laugarren belaunaldiko erreakziozko ehiza-hegazkina da. Mirage III.ean oinarritutako ehiza-hegazkin arin hau 1970eko hamarkadaren amaieran diseinatu zuten Frantziako Aireko Armadarentzat. 1984an zerbitzuan estreinatu zen, Mirage sail arrakastatsuko azken modeloa izan zelarik.
Datu azkarrak Fabrikazioa, Fabrikatzailea ...
Dassault Mirage 2000 | |
---|---|
fourth-generation fighter (en) ![]() | |
![]() | |
Fabrikazioa | |
Fabrikatzailea | Dassault Aviation |
Garatzailea | Dassault Aviation |
Ekoizpen osoa | 601 |
Historia | |
Lehen hegaldia | 1978ko martxoaren 10a |
Zerbitzuaren hasiera | 1984ko uztailaren 2a |
Kudeatzailea | Taiwan, Frantziako Aire Armada, Indian Air Force (en) ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Ezaugarriak | |
Dimentsioak | 5,3 (![]() ![]() ![]() |
Itxi
Mirage 2000 hegazkin balioaniztun arrakastatsu bihurtu zen, hainbat aldaera garatuz, Mirage 2000N/2000D eraso-bertsioak barne (nuklearra eta konbentzionala), Mirage 2000-5 bertsio hobetua eta esportaziorako aldaera batzuk. 2007ra arte, 600 aerontzi inguru ekoiztu zituzten.[1]