Danzigeko Poloniako Posta Bulegoaren defentsa
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Danzigeko Poloniako Posta Bulegoaren defentsa(gaur egungo Gdańsk) Bigarren Mundu Gerrako lehen gertakarietako bat izan zen, Poloniaren inbasioaren baitan[2]. 1939ko irailaren 1ean Alemania Naziak Polonia inbaditu zuen, Schleswig-Holstein korazatuak Westerplatteko penintsula eraso zuen goizeko 04:45tan. Danzigeko paramilitarrek eta poliziak Alemania babestu zuten hiriaren kontrol osoa bereganatzeko, Poloniako Posta Bulegoa hartuz. Posta Bulego hau Versaillesko Itunaren ondorioz Poloniaren lurraldez kanpoko eraikinak ziren.
Danzigeko Poloniako Posta Bulegoaren defentsa | |||
---|---|---|---|
Bigarren Mundu Gerrako Poloniaren inbasioa | |||
Ekialdeko Frontea Bigarren Mundu Gerran | |||
SS Heimwehr Danzigeko soldaduak Poloniako posta-bulegoaren aurkako erasoan, ADGC ibilgailu-armatuaren babespean. | |||
Data | 1939ko irailaren 1etik | ||
Lekua | Danzig Hiri Askea | ||
Koordenatuak | 54°21′18″N 18°39′25″E | ||
Emaitza | Alemaniar garaipena | ||
Gudulariak | |||
| |||
Buruzagiak | |||
| |||
Indarra | |||
| |||
Galerak | |||
|
Poloniako posta bulegoko langileek eraikina babestu zuten 15 orduz, euren aurka ari ziren SS Heimwehr Danzigen, SAko formazio lokalen eta Danzigeko poliziaren unitate berezien aurka. Eraikina babestu zuten lau pertsonek lortu zuten ihes egitea Alemaniak bulegoa konkistatu aurretik; beste guztiek heriotza zigorra jaso zuten borrokalari ilegal gisa, 1939ko urriaren 5ean, eta exekutatu zituzten.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.