Telmo Esnalen filma (2018) From Wikipedia, the free encyclopedia
Dantza, Telmo Esnal zinema zuzendariaren filma da 2018koa. Ez da ohiko film bat, istorio bat kontatzen digu euskal dantza tradizionalen bidez, ea hitzik gabe dena irudi, mugimendu eta musikaren bitartez.
Dantza (filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2018 |
Izenburua | Dantza |
Jatorrizko hizkuntza | euskara |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dokumentala |
Kolorea | koloretakoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Telmo Esnal |
Gidoigilea(k) | Telmo Esnal |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Txintxua Films |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Pascal Gaigne Marian Arregi |
Argazki-zuzendaria | Javier Agirre Erauso |
Koreografoa | Juan Antonio Urbeltz |
txintxua.com… | |
Gizakiaren eta naturaren arteko harremanen berri emanez biziaren metafora bat da, hazia ereiten denetik fruitua jasotzen den arteko zikloa, sortzetik heriotzarainoko bidea; lana, amodioa eta festa ere ukitzen dituela.[1][2][3] Istorioak natura eta bizitzaren ziklo bat erakusten du: Ekaitza lehertu da landako lan egun gogor baten ondoren. Atertu duenean, bizitza erne da lehen agor zen lurretik. Fruitu bat hazi eta heldu da, bizirik eutsi die izurrien erasoei, eta sagardoaren bizigai izango den sagar bihurtu da. Orduan, uzta ospatzeko tenorea da, topa egitekoa eta maitasunaren festan murgiltzekoa. [4]
Esnal bera eta Koldobika Jauregi eskultorea izan ziren pelikula egiteko eragile nagusiak, Juan Antonio Urbeltz koreografoaren laguntzarekin. Esnalen zuzendaritzapean, Jauregi artista plastikoaren estetika, Urbeltzen koreografiak eta mundu sinbolikoa, Javi Aguirreren argazki-zuzendaritza, Marian Fernandezen produkzioa eta Argia dantzari taldearen gidaritzapean euskal dantza tradizionaleko 200 dantzariren parte-hartzearekin osatu zen pelikula Donostiako Zinemaldiaren sekzio ofizialean aurkeztu ondoren abenduaren 21ean iritsi zen zinemetara.[5][6][7]
Jantzien eta atrezzoaren atzean zeuden Koldobika Jauregi eta filmaren zuzendari artistikoa zen Elena Cajaraville, bien artean estetika berezi bat asmatu zuten filmerako.
Baserri giroan kokatuta dago. Hasieran negua da. Lurra lehor dago (Bardean), aitzurraz lantzen dute nekazariek perkusio hutsaren erritmoan. Amaterasu, xamana izaki androginoa, kobazulo batean dantzan dabil euri eske. Ekaitza lehertu da landako lan egun gogor baten ondoren. Atertu duenean, bizitza erne da lehen agor zen lurretik. Zinta dantzarekin lurra ernatzen da. Baina ostoberritzen ari den arbolaren ingurura hurbiltzen diren ezpara beldurgarriek ("ezpata" dantza) izurritea dakarte. Erasoaren ondorioz ahultzen da arbola, eta erortzen dira fruituak. Nekazariak, izurriteari aurre egiteko, sua baliatzen du ezparak garaitzeko (Bizkaiko erregelak dantza). Fruitu bat hazi eta heldu da, bizirik eutsi die izurrien erasoei. Borrokaren ondoren heriotza-errituak azaltzen dira gero (irradaka), emakumeak biribilean dantzan cromlech itxurarekin (Arantzazun). Negua bukatuta, udaberrian sagarrondoetako loreak agertzen dira (); uda bukaeran fruituak azalduko dira (sagar dantza, Urkiolamendin). Gero, dolarean (Igartubeitin) sagarrak bilduta almute-dantza eta zortzikoak egiten dituzte inprobisazioan gizonek. Dolareko sagarretik sagardoa sortzen da, sagardoaren bizigai bihurtu da sagarra, eta sagardoa plazako festan pertsonaia bihurtzen da gero (soka dantza, galaiena dantza, godaleta dantza, fandangoa, arin arina...). Festatik sortzen da amodioa (Arratiako jota) eta eztei-ospakizunak (polkak, ihauteri dantzak... ).[1][8]
« | Euskal dantzen irakurketa eguneratua dakar pelikulak. Josu Garatek gorpuzten duen eguzkiaren jainkosaren dantzak —eme-ar nahasketa horrek— deskolokatu eta liluratu egiten du. Betidanik femeninoegi eta mengel sentitu izan dudan sagar-dantzarekin adiskidetu egin nau filmean ageri den bertsioak: testuinguruan zentzu osoa hartzen du pieza horrek, Coros y Danzas-en estiloa erantzita. Bide batez, ikuspegi inklusiboa eskaintzen du filmak, emakume eta gizonezko- adindunak hain dotore eta duin dantzan jarrita. Eta zer esan musikaz? Kolpe hots lehorrekin hasten den soinu bandak, hitzen beharrik gabe, islatzen du, laburbilduz, musikaren eta dantzaren garapena historian zehar. | » |
20 baino gehiago dira filmak jaso eta egokitu dituen dantzak, besteak beste, hauek dira aipagarri:
Filmeko dantza batzuetan pertsonaiak "ezpara" zomorroak dira. Juan Antonio Urbeltzen hipotesien arabera "ezpata" dantza ez da guda-dantza bat, nekazari giroko ezpa intsektuaren izurritearen aurkakoa baizik. Ur gainean dantzaten duten mozorro berde, urdin eta horiak zomorroak dira. Izurriteak uxatzeko egiten omen zen sua.[10]
Filmeko dantzariak sagarrondo loreak dira zelai batean dantzatzen dutenak (Urkiolamendi mendiko tontorrekoa).
Arizkunen (Nafarroa Garaia) gorde da. Dantzariek sagar bana eramaten dute eskuan eta amaieran jaurti egiten dute.[11] Jatorriz gizonezkoen dantza bazen ere, gaur egun emakumezkoek dantzatzen dute eta ohikoa da herrialde gehienetan.[12][13]
Almute bolumen-unitatea zen nekazari giroan. Laboreak, fruituak eta sagarrak (noski) saltzeko unitatea zen, 10-11 dm3ko egurrezko kutxa zen. Filmeko dolareko eszenetan dantzariek kutxa gainean zortzikoak dantzatzea oso erakargarria da.[10]
Dantzariek godaleta edo edalontzi baten inguruan eta gainean behar dute dantzatu den gabota dantza da. Trebetasun dantza bat. Dantzariek frexatak, txingiliak, farrusak etabarreko puntuak erakutsi behar dituzte.[14][15][16] Filmean Leitzako plazan dago grabatuta dantza hau, udaletxearen parean.
2018ko Donostiako Zinemaldian parte hartu zuen eta gero abenduaren 21 estreinatu zen zinema-areto komertzialetan. Gehien ikusitako filma izan zen zenbait tokitan, besteak beste, Donostian eta Iruñeko Yamagochi zinemetan. Gasteizko Florida zinemetan 11 astean jarraian egon zen programatuta, Guztira, 3 hilabetetan 69 pantailatan erakutsi zen eta 42.000 ikusle izan zituen. Geroago DVD euskarrian, eta Filmin, Rakuten, Vodafone eta Movistar plataformen bidez ere ikusi ahal izan zen.[18]
Filmari buruzko "Kameren aurrean dantzari: 'Dantza' filmeko argazki sorta bat" argazki-erakusketa antolatu zuen Xabier Artolak. Berak filmaren grabazioan hartu zituen hainbat argazki erakutsi ziren Gipuzkoako Argazki Elkarteko aretoan (Donostia), Zarauzko Photomuseumen, Tolosan, Igartubeiti Baserri Museoan, Bertizko jauregian, eta beste zenbait aretotan.[19][20]
« | Aurreikusten zaila zen hitzik gabeko film batek horrenbesteko ikusle kopurua izango zuenik. Jendea zine exigentea ikusteko prest dago, esaten digutenaren kontra | » |
—Joxean Muñoz Jaurlaritzako kultura sailburuordea[21] |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.