Frantziako erresitentziaren kidea (1909-1943) From Wikipedia, the free encyclopedia
Danielle Casanova, jaiotzez Vincentella Perini, 1909ko urtarrilaren 9an jaio zen Ajaccion (Korsika), eta 1943ko maiatzaren 9an hil zen Auschwitzen, bertako kontzentrazio-gunean deportatuta zegoela. Frantziako militante komunista eta erresistentziako kidea izan zen. Gazte komunisten arduradun nagusietako bat ere izan zen, eta Frantziako Nesken Batasuna sortu zuen.
Danielle Casanova | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Ajaccio, 1909ko urtarrilaren 9a |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Auschwitz-Birkenau, 1943ko maiatzaren 9a (34 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: Tifusa |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Laurent Casanova (mul) |
Haurrideak | |
Familia | |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | politikaria, dentista eta Erresistentziaren kidea |
Kidetza | Femmes Solidaires (en) Mouvement des Jeunes Communistes |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Frantziako Alderdi Komunista |
Vincentella Perini maisu-maistren alaba izan eta lau neba-arreba izan zituen.[1][oh 1] Lehen mailako ikasketak egin ondoren, bigarren mailakoak Ajaccion egin zituen, eta gero Lucasen (Var). Goi mailako eskolarako prestatze-eskoletan tarte labur bat egin ostean, Parisko odontologia-eskolan izena eman zuen. Ikasten zuen bitartean, hainbait ikasle-elkartetan parte hartzen hasi zen[2] 1927tik aurrera.[3] Ikasleen Batasun Federalari atxiki zitzaion, eta berehala bihurtu zen odontologia adarraren arduradun.[4] 1928an, Gazteria komunistetan sartu zen.[5] 1930 inguruan, Laurent Casanova zuzenbide-ikaslea, erakunde bereko kidea, ezagutu zuen. Daniellek Laurent Alderdi Komunistan sartzera bultzatu zuen, eta 1933ko abenduaren 12an ezkondu ziren. Handik aurrera, Vincentella Perini zena Danielle Casanova izango zen.[6]
Danielle berehala bihurtu zen medikuntza fakultateko taldeko idazkari. Ikasketak utzi barik, Parisko 6. barrutiko rue du Four kaleko 32. zenbakian zegoen hortz-klinika txiki batean hasi zen lanean, bertan bizi zelarik.[7][8] 1932ko ekainean, Gazteria Komunistaren Mugimenduaren Batzorde Zentralarekin bat egin zuen haren VII. Kongresuan.[3] 1934ko otsailaz geroztik, Gazteria Komunistako zuzendaritzako kide izan zen; han emakume bakarra zen. 1934ko ekainean alderdi komunistaren hilabeteko ikastaro batean parte hartu zuen. 1935ean, Moskuko Gazteen Nazioarteko Komunistaren kongresuan izan zen. Itzultzean, artikuluak idazten hasi zen; haietan emakumeak bultzatzen zituen politika arlora hurbiltzera eta konpromisoa hartzera.[9]
Gazte komunisten kopuruak gora egin zuenez, 1936an Marseillan bildutako VIII. Kongresuak Union des jeunes filles de France - UJFF (Frantziako Neska Gazteen Batasuna) sortzeko agindu zion.[2][3][oh 2] Erakunde hau gazteria komunistatik hurbil egongo zen, eta neska gazte, bakezale eta antifaxisten mugimendu zabala sortzeko xedea izan zuen. UJFFren egoitza Parisko Operaren aurrean zegoen. Bertan, errusiera ikastaroak antolatzen ziren, eta argitaratzen zuten informazio-buletinean emakumeei arropa eta umeentzako esnea eskatzen zizkieten Espainian zeuden Nazioarteko Brigadetako borrokalariei bidaltzeko.[10] Gerra piztu zenean, UJFFk 20.000 kide baino gehiago zituen.[10]
Danielle Casanova UJFFren idazkari nagusi hautatu zuten 1936ko abenduan egin zuten lehen kongresuan. Erakunde horretatik, ekintza humanitarioak antolatu zituen Espainiako gerraren amaieran erbesteratutako errepublikano espainiarrei laguntzeko.[5][11] Danielle Casanovak itzal handia zuen komunista gazteen artean, bere berezko dohainengatik, bere adinagatik —bere burkideak baino nagusiagoa zen—, eta, agian, baita Maurice Thorezekin zuen harreman estuagatik ere, zeinaren idazkari bilakatu baitzen bere senar Laurent Casanova.[5]
PCF eta harekin lotutako erakunde guztiak 1939ko irailean debekatu zirenean, Danielle Casanova klandestinitatera igaro zen eta, UJFF - Union des jeunes filles de Franceko beste hainbat kideren moduan, lan garrantzitsua egin zuen klandestinitatean zeuden militante eta liderren arteko loturak berrezartzeko.[11] Horrez gain, Victor Michautekin batera, armadako propaganda politikoaren arduraduna izan zen.[5] Parisen, UJFFko kideek Bigarren Mundu Gerraren Txantxa-gerra deituriko lehen faseko black-out-ak (bonbardaketetan kalteak saihesteko egiten ziren argi-itzalaldi orokorrak) erabiltzen zituzten Parisko hormetan adierazpen askatasunari eta langileen eskubideei buruzko mezuak margotzeko.[12] Erakundeak argitaratzen zuen aldizkaria hiriko ikasleen artean banatzen zen, baina 1940ko ekainean, alemaniarrek Frantzia okupatu zutenean, Casanovak egunkari inkriminatzaile guztiak desagerrarazi zituen.[12] Hasieran, frantziar emakumeek ez zuten inongo kezkarik Alemaniako patruilengatik, alemaniarrek ez baitzituzten mehatxu potentzialtzat hartzen. Horri esker, Danielle Casanovak zuzenduta, UJFFko kideek L'Humanité-ren aleak banatu ahal izan zituzten.[13] Manifestaldi baketsuak ere antolatu zituen. Haietan, emakumeak alemaniarrentzat erreserbaturiko janari-dendetan —produkturik onenak zituztenak— sartu eta erosi egiten zuten.[14]
Bere senarra, Laurent Casanova, preso egin zuten tropa alemaniarrek.[1] Daniellek, 1940ko urritik aurrera, Emakumeen Batzordeen sorreran parte hartu zuen Parisko eskualdean[5] eta gainerako eremu okupatuan. Horrez gain, ez zituen galdu Gazte Komunisten buruzagiekin zituen harremanak, eta 1941eko uztailetik aurrera borroka armatuan parte hartu zuen. Casanovak eragina izan zuen Albert Ouzoulias Gazteen Batailoietako arduradun izendatzeko erabakian.[11] Frantziako poliziak 1942ko otsailaren 15ean atxilotu zuen Georges Politzer eta haren emaztearen etxean.[5] Danielle, negu hotz hartan, haien etxera joan ohi zen bikoteari ikatza eramatera; baina egun hartan, bertan zeuden lagunak atxilotzera joan ziren brigada berezietako ikuskatzaileak eta erresistentea atxilotu ahal izan zuten.[1]
Atxilotu ondoren, Danielle Casanova 1942ko martxoaren 23ra arte ziegan egon zen.[1] Ondoren, La Santé kartzelan espetxeratu zuten eta sekretupean gorde zuten bere atxiloketa. Han, bi presorekin partekatzen zuen ziega batean egon zen.[1] Kartzela hartan igaro zituen hilabeteetan, presoek lurreko arrakaletatik ziega batetik bestera pasatzen zuten eguneroko informazio-buletin bat antolatu zuen.[15] Ziegatik astebetez irten barik zigortuta egon zen, bera zegoen eraikineko hegalaren parekoan preso ziren gizonei informazioa bidaltzeagatik.[1] Udaberrian, lagunak konbentzitu zituen ziegako leihoko kristala apur zezaten, gainerako presoei informazioa, proiektuak eta animoak oihuka bidaltzeko.[15] Kartzelariak ohartu zirenean, jan barik zigortu zuten lau egunez.[15] 1942ko abuztuaren 24an, Romainville-ko gotorlekura eraman zuten.[16] Danielle Casanovak ez zuen inoiz militantzia alde batera utzi, ez La Santén ezta gotorlekuan ere, batean zein bestean informazio bideak eta manifestazio klandestinoak antolatu baizituen.[17] 1943ko urtarrilaren 24an Auschwitzera eraman zuten.[1]
Compiègnetik irten zen treneko "bagoi blindatuetan" (ces wagons plombés)[18] berrehun eta hogeita hamar emakume eraman zituzten, gehienak erresistenteak.[19] Presoak urtarrilaren 27an iritsi ziren Auschwitzera. Kontzentrazio-esparruko dentista tifusez hil berri zen, horregatik, Danielle Casanovak esparruko erizaindegian lan egin ahal izan zuen hortzetako zirujau gisa, trenean heldu ziren emakumeen artean ordezko bat bilatu baitzuten.[1][oh 3] Kanpamenduko dentista zenez, ez zioten ilea moztu, jana eta arropa egokiak izan zituen, eta berogailua zuen eraikinean bizi izan zen, bertan baitzegoen dentistaren kontsultategia.[1] Casanovak, bere posizioari esker, tren berean heldu ziren presoei lagundu ahal izan zien, haientzako lan eramangarriagoak lortzen saiatuz eta, aukera zuenean, janaria helaraziz.[1] Preso arruntak ere artatu zituen; preso horiei zegokien izuaz baliatuta gainerako deportatuen artean ordena inposatzea.[1]
1943ko apirilean, esparruko preso asko hil ziren tifus-epidemia bortitz baten ondorioz.[1] Mediku-buruak Danielle Casanovari gaixotasunaren kontrako txertoa jartzea lortu zuen, baina txertaketa beranduegi iritsi zen: 1943ko maiatzaren 1ean, Casanova gaixotu eta hurrengo maiatzaren 9an hil egin zen.[1]
Gaur egun, Danielle Casanovaren errautsak Vistaleko (Pianatik gertu) familiaren hilobian gordetzen dira. Haren oroimenez, hilarri bat eraiki zuten itsasoari begira.
Danielle Casanovari ohorezko legioaren ordena eman zioten hil ondoren.[1]
Louis Aragon-ek, 1943an ezkutuan argitaraturiko Musée Grévin poeman zenbait bertso-lerro eskeini zizkien urte bereko urtarrilaren 24ko tren hartako biktimetako biri, Danielle Casanova eta Maï Politzerri, hain zuzen:
«Hélas les terribles semailles
Ensanglantent ce long été
Cela dure trop écoutez
On dit que Danièle et Maïe
(...) Maïe et Danièle Y puis-je croire
Comment achever cette histoire
1949an, Boris Taslitzky pintoreak Danielle Casanovaren heriotza izeneko koadro handia (194 x 308 cm) egin zuen Frantziako Emakumeen Batasunerako (UFF).[21] Koadroa Laurent Casanovaren iradokizunez egin zen[22], eta Francisco de Zurbaranen La Exposición del cuerpo de San Buenaventura (1629 inguruan) lanean inspiraturik dago. 1950eko apirilean aurkeztu zen, Parisko Maison des Métallurgistes-en. aurkeztu zen.
1949an, Simone Téry idazle eta kazetariak, Hier et aujourd 'hui argitaletxean, Danielle Casanovaren biografia argitaratu zuen: Du soleil plein le cœur - La vie merveilleuse de Danielle Casanova.[23] Liburua frantsesez berrargitaratu zuen 1961ean Errusiako Sobietar Errepublika Sozialista Federalaren Hezkuntza Ministerioak Moskun, SESBen frantsesa irakasteko. Errusierazko hainbat oharrek eta frantses-errusiar hiztegia jasotzen zuen aurkibide batek hizkuntzaren ikasketa errazten zieten ikasteko aukera ematen diete sobietar gazteei: СИМОНА ТЕРИ, ПОВЕСТЬ О ДАНИЭЛЬ КАЗАНОВА (Simone Téry, Danielle Casanovaren historia).[oh 5]
Gerra osteko liberazioaren ondoren, hainbat ikastetxe, eskola eta kaleri Danielle Casanovaren izena eman zieten, batez ere, une batean edo bestean, komunistak agintean egon ziren udalerri askotan (95 udalerri horietatik 52 Île-de-France-koak ziren):
Frantziako gainerako eskualdeetan ere Danielle Casanova izeneko kaleak, bulebarrak edo hiribideak daude hainbat tokitan:[oh 6]
Parisko eskualdean ere Danielle Casanova izeneko kaleak, hiribideak edo plazak daude:[24]
Eskolak edo eskola-guneak:
Villejuif-eko (Val-de-Marne) kontsultategi batek haren izena darama. Ondoko herrietako eskolek (askotan, haur-eskolek) edo bigarren mailako eskolek ere badute haren izena:
Haren izena SNCM (Korsikako eta Mediterraneoko Itsas Konpainia Nazionala) konpainiako bi ontziri ere eman zitzaien:
1983ko martxoaren 9an, PTTren administrazioak posta-zigilu bat jaulki zuen Casanovaren aurpegiarekin, Emakumearen Nazioarteko Eguna zela eta, "Omenaldia emakumeari" izeneko ekintzaren barruan. Zigiluaren diseinatzailea Huguette Sainson izan zen, eta grabatzailea Georges Bétemps. Hura izan zen Frantzian komunista erresistente batek ohore hori izan zuen lehen aldia. Bestalde, Alemaniako Errepublika Demokratikoak (DDR) bere izeneko posta-zigilu bat sartu zuen 1962ko martxoaren 22tik aurrera, "faxismoaren aurkako nazioarteko borrokako pertsona ospetsuen" bost zigiluko jaulkipen batean.[oh 7]
Si, le jour est noir et sans saveur
fille de la terre
la liberté semblera lueur
une victoire d’amour et de coeur
Ici, les bandits pour l’honneur
Fiers du courage de leurs soeurs
Rêvent d’une vie, d’un monde meilleur
Les maquisardes…
Elles vivent dans l’histoire, dans nos mémoires
Lella, Giovanna, Santa, Anna Maria
Leur destinée telle une tour d’ivoire
Elles vivent dans l’histoire, dans nos mémoires
Une lumière bien au-delà du soir
Les maquisardes une source d’espoir
Quand, l’aube maquillera les fleurs
Sonnera l’heure du bonheur
la dentelle deviendra douceur
Les maquisardes.
Danielle Casanova Parisko Monetaren Etxeak 2012an jaulkitako zilarrezko 10 €-ko txanpon batean ageri da, bere jaioterria, Korsika, ordezkatzeko.
Magà Ettori korsikar zuzendariak hainbat hitzaldi, eztabaida eta topaketa antolatu zituen Korsikako kulturari buruz; haietako bi solasaldi Senatuan izan ziren: bata, 2007an, Korsika hedabideetan eta zineman, eta bestea, 2009an, Danielle Casanova, erresistentziaren jaiotzaren mendeurrena zela eta. Horren harira, Kultura eta Komunikazio Ministerioak eskatuta, Danielle Casanovaren biografia idatzi zuen, Artxibo nazionalek 2009ko ospakizun nazionaletan liburuxka batean argitaratua.[25] Magà Ettori da, halaber, Maquisarde Danielle Casanovaren omenez eginiko kantuaren egilea. Kantu hori Yves Duteil-ek interpretatu zuen Senatuan, eta zuzenean France Bleu Frantziako tokiko irrati publikoen sarean, mendeurrenaren gauean.[25]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.