Danielen Liburua Bibliako liburua da, Idatzietako bat (12 atal) hebrearren Bibliaren arabera; katolikoen tradizioaren arabera, igarleen liburuen artekoa da. Euskarazko Elizen Arteko Biblian bi atal bereizitan agertzen da, Daniel berezkotik aparte (Dn 1:1), Daniel Grekoa deritzo katolikoek onartutako atal gehigarriari (DnGr 1:1), liburu deuterokanonikoen artean kokatua.
Edukia
Egilea ezezaguna da eta K.a. 162. urte aldera idatzi zen. I.-VI. atalak (kontakizuna): Nabukodonosorren ametsen azalpena (buztinezko oinak zituen estatua), hebrearrak suginan, Belsasarren oturuntza, Daniel lehoien zuloan. VII. eta VII. atalak: Danielen ikuskariak. Horiez gainera, tradizio katolikoak liburuari eginiko eranskin batzuk onartzen ditu, Susanaren historia (XIII. atala), Bel jainkoaren apaizak(XIV. atala, 1-21.) eta Herensugea (XIV. atala, 22-41.) tarteko.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
Wikiwand in your browser!
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.