From Wikipedia, the free encyclopedia
Daniela Sofia Korn Ruah (Boston, Massachusetts, 1983ko abenduaren 2a) estatubatuar-portugaldar aktorea da, zineman eta telebistan aritzen dena[1]. NCIS: Los Angeles telesailean Kensi Blye agentearen papera egiteagatik da ezaguna.
Daniela Ruah | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Daniela Sofia Korn Ruah |
Jaiotza | Boston, 1983ko abenduaren 2a (40 urte) |
Herrialdea | Portugal Ameriketako Estatu Batuak |
Lehen hizkuntza | portugesa ingelesa |
Familia | |
Ezkontidea(k) | David Paul Olsen (en) (2014 - |
Hezkuntza | |
Heziketa | Lee Strasberg Antzerki- eta Film-Eskola London Metropolitan University (en) Saint Julian's School (en) |
Hizkuntzak | portugesa ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, telebista-aktorea, modeloa, zinema aktorea eta film-zuzendaria |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | judaismoa |
|
Daniela Ruah Bostonen jaio zen familia portugaldar judu batean[2]. Bost urte zituela familia Lisboara joan zen bizitzera. Gurasoak berehala dibortziatu egin ziren. Saint Julian School-en ikasi ondoren 18 urte zituela Ingalaterrara joan zen Londresko Unibertsitate Metropolitanoan Arte Dramatikoa ikastera[3]. Ondoren Portugalera itzuli zen eta herrialde hartako telesail ugaritan aritu zen aktore lanetan. 2006an Dança Comigo lehiaketan hartu zuen parte eta irabazi egin zuen[4].
2007an New Yorkera joan zen Lee Strasbergen Antzerki eta Zinema Institutuan ikasketak jarraitzera[5]. 2009an NCIS telesailean bi ataletan agertu zen Kensi Blieren rola betez eta haren spin-offa den NCIS: Los Angeles telesailean aritu da ordutik, 2023an telesaila uztea erabaki zuen arte.
David Olsenekin ezkondu zen 2014an. Telesailean lankide duen Eric Christian Olsen aktorearen anaia zaharra eta bikoiztailea da[6]. Bi haur izan dituzte, River Isaac Ruah Olsen 2013an eta Sierra Esther Ruah Olsen 2016an.
Urtea | Filma | Pertsonaia | Oharra(k) |
---|---|---|---|
2006 | Canaviais | Margarida | Laburmetraia |
2008 | Blind Confession | Emakumea | Laburmetraia |
2009 | Safe Haven | Angela Bowery | Laburmetraia |
Midnight Passion | Sophie | Laburmetraia | |
2011 | Tu & Eu | Sophie | Laburmetraia |
2012 | Red Tails | Sofia | |
Brave | Merida | Portugesezko bertsioan | |
2016 | Excuse | Brenda | Laburmetraia |
Urtea | Filma | Pertsonaia | Oharra(k) |
---|---|---|---|
2000–2001 | Jardins Proibidos | Sara | Protagonista, telefilmea |
2001 | Filha do Mar | Constança Valadas | |
Querida Mãe | Zezinha | Telefilmea | |
Elsa, Uma Mulher Assim | Mónica | atal bakarra | |
2004 | Inspector Max | Verónica Botelho | atal bakarra |
2005–2006 | Dei-te Quase Tudo | Rita Cruz | Protagonista |
2006 | Dança Comigo | Bere burua | Lehiaketako irabazlea |
2006–2007 | Tu e Eu | Daniela Pinto | Protagonista |
2008 | Casos da Vida | Rita | atal bakarra |
2009 | Guiding Light | Gigi | atal bakarra |
NCIS | Kensi Blye | 2 atal | |
2009–2023 | NCIS: Los Angeles | Protagonista, 277 atal | |
2011 | Hawaii Five-0 | NCIS: Los Angeles-ekin gurutzatua | |
2018 | Eurovision Abesti Lehiaketa | Bere burua | Aurkezlea |
2020 | A Espia | Maria João Mascarenhas | Protagonista |
2023 | The Traitors | Bere burua | Aurkezlea |
2023 | Rabo de Peixe | Fátima | Netflix |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.