From Wikipedia, the free encyclopedia
Ninḫursaĝ (sumerreraz: 𒀭𒊩𒌆𒉺𒂅[1][2][3][4]), Damgalnuna edo Ninmah, Sumertar mendietako jainkosa zen, zazpi Annunakietako bat. Ugalkortasun eta nekazaritzaren jainkosa bat zen. Tenpluetako himnoek "zeruko benetako emakume handia" zela zioten, eta Sumer "Ninhursagen esneak elikatua" zela esaten zuten.
Ninhursag izenak "muino sakratuetako anderea" esan nahi du[5].
Mendialdean eserita irudikatzen da[6]. Batzuetan bere ilea omega letra gisa (Ω) irudikatzen zen, eta batzuetan adarrak zituen bere sorbalden gainean. Askotan eramaten du omega sinboloa duen makil bat, eta lehoikume bat ager daiteke ondoan. Sumertar lider askoren jainkosa-zaintzailea izan zen.
Antzinako Ur hiriko garaian idatzitako buztinezko taulatxotan kontatzen da Ninhursagen eta Enkiren mitoa[7]. Jainko biak senar emazteak ziren.
Taulatxoan kontatzen da Enkik Dilmun lurraldea bedeinkatu zuela. Hango patroia zen Ninsikila jainkosak eskatuta lurpetik ura atera zuen, ibai bat sortuz, eta ondorioz Tukriceko txalupek urrea eta harribitxiak eraman ahal izan zituzten Dilmun hirira. Testuak jarraitzen du esanez Enkik haren alabekin (Ninsar, Ninkurra eta Uttu) sexu harremanak izan zituela eta Ninhursag amak mendekua hartu zuen Enkiri zortzi gaixotasun sorraraziz[8]. Berriz ez zuela aurpegira begiratuko esan bazuen ere Enlilek hala eskatuta maradikazioa desegin zuen eta gaixotasun bakoitza sendatzeko jainko txiki bat sortu zuen[8].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.