From Wikipedia, the free encyclopedia
Dalton Trumbo (Montrose, Colorado, Ameriketako Estatu Batuak, 1905eko abenduaren 9a - Los Angeles, Ameriketako Estatu Batuak, 1976ko irailaren 10a) ingelesezko idazlea, gidoigilea eta zinemagilea izan zen. 1935etik 1947ra arrakasta handiko film-gidoiak idatzi zituen: Kitty Foyle (1940), A Guy Named Joe (1943, Joe izeneko mutil bat), Thirty Seconds Over Tokyo (1944, Hogeita hamar segundo Tokio gainean).
Dalton Trumbo | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Montrose, 1905eko abenduaren 9a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Bizilekua | Fontenay-sous-Bois |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Heriotza | Los Angeles, 1976ko irailaren 10a (70 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: miokardio infartu akutua |
Familia | |
Seme-alabak | |
Hezkuntza | |
Heziketa | Coloradoko Unibertsitatea Boulderren Hegoaldeko Kaliforniako Unibertsitatea Grand Junction High School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | gidoilaria, idazlea, eleberrigilea, errealizadorea, aktorea, zinema ekoizlea eta film-zuzendaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Hollywoodeko Hamarrak |
Genero artistikoa | drama |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Komunista |
|
1947an Joseph McCarthy senatariak eragindako "sorgin-ehiza" zela eta hamar hilabete eman zituen kartzelan, eta hamar urtean ezin izan zuen filmik sinatu eta ezizenak erabili behar izan zituen lan egin ahal izateko; aipagarria da 1956an ezizen horietako batekin, Robert Rich, Oscar saria jaso izana The Brave One filmaren gidoiagatik. 1960etik aurrera eta Kirk Douglasi eta Otto Premingerri esker gidoiak bere izenarekin izenpetu ahal izan zituen berriro ere.
1970ean bere film bakarra zuzendu zuen, bere eleberri batean oinarritua, Johnny Got His Gun (Johnnyk bere fusila hartu zuen), gerraren aurkako film gogorra, arrakasta handia izan zuena. Beste film batzuk: Spartacus (1960), Exodus (1960), The Last Sunset (1961, Azken arratsa), The Sand-piper (1965) eta Papillon (1973).
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.