From Wikipedia, the free encyclopedia
D eredua hezkuntzako hizkuntza nagusi moduan euskara erabiltzen duen hezkuntza eredua da, gaztelera ikasgai bat dela.
Euskal Autonomia Erkidego osoan eta Nafarroako Foru Erkidegoko eremu euskaldunean eskola publikoetan aukera daiteke eredu hau. Gainera, Euskal Herri osoko ikastoletan ere ikas daiteke. 2014ko urriaren 20an, PSNk, Geroa Baik eta Ezkerrak D eredua sare publiko osora zabaltzeko eskaera aurkeztu zuten Parlamentuan. Bilduren eta Aralar-NaBairen botoekin legea aldatzearen aldekoak gehiengoa ziren Nafarroako Parlamentuan[1].
Ipar Euskal Herrian Seaskaren bitartez antzeko ereduan ikasten da eta bertan frantsesa da bigarren hizkuntza. 2005ean ikasleen %32 zegoen eredu honetan ikasten. Eusko Jaurlaritzak eginiko azterketa baten arabera ikasle hauetatik %32k ez du lortzen euskararen ezagutza maila egokirik.[2]
1982ko euskararen erabilpena arautzeko legeak ikasle guztiei aitortzen die irakaskuntza euskaraz zein gaztelaniaz jasotzeko eskubidea.[3] Hizkuntzok ofizialak diren heinean, hauek ezagutzeko eta erabiltzeko eskubidea arautzen da.[3] Unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzan hiru ikasteredu daude: A, B eta D.[3] Oinarrizko irakaskuntzan erabiltzen den D eredua eta irakaskuntza ertainean erabiltzen denaren arteko desberdintasunak daude.[3]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.